Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960

 

II

 

MATXIN bakarrik

 

MATXIN: (Esku baten argontzia ta bestean makilla edo puntxoa dabela sartzen da. Gerrian lotuta daben gerrikotik dindilizka giltz bat edo bi. Angulariak duazan aldera begira.) Ut ortik, zoro tentelok, alakuok! Nik aña lo gose ba'zendue...! Biar ere baten batek zuek baño lo gitxiago galduta, maikada ta betekada ederrik egingo dau. Iru ontza angula me ta ziztrin artu ta jateko gizonok olako zorotasun eta burutasunik izan biar dabenik ere...! Eurak naiko ez dirala, neuri ere lo ederrik galdu erazoten dauste arlotiok alakuok. Nik nai beste euri zaparradarik ez da jausiko bein, ez orixe, zeuon ardura ori galdu dagizuen! (Bazter baten lo tokia gertuten.) Onezkero erriko atso agura guztiak lo nasairik egingo eben korroskada otsean. Nik ere ba... Ia Matxin... lo arin bat baño ez ba da ere bota egin biarko da dei orduraño. Deya jote ori ez ba neu orraitio eninduke kale bazterrak asko ikusiko bein amabiak jo ezkero. Katurik ere ikusten ez dan bazterretan ze demontretako zaindaria?

 

(Baztertxo baten jezarri, jantzi artean burua ezkutau ta lo dagi.)

 

Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960