Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960

 

VI

 

TXANGURRU, KARRASPIO eta MOXKOR

 

MOXKOR: (Ganora barik abestuten sartzen da ta batetik bestera bera begira, zerbaiten billa dabillen itxura agertuaz.)

 

                Nire andrian

                gona gorria

                beria ba leu

                ezer ez.

                Ilabetian

                garbittu gabe

                soñian darabil

                arek...

 

KARRASPIO: Oneik dakie biziten, Txangurru, ta ez guk. Guk beti dogu zerbait.

TXANGURRU: Eta eurok ez ala?

KARRASPIO: Mozkorra mozkorren gain eta miñik ez beintzat.

TXANGURRU: Zer, Moxkor? Lotan aspertuta? Oian ezin egon?

MOXKOR: Lo? Je, je. Atsuaren billa nabil.

TXANGURRU: Atsuak iges egin dautsu?

MOXKOR: Igesi edo ostu

TXANGURRU: Ostu? Amazortziko neskatilla ba'litzake ere...

MOXKOR: A...! Arekin zabiltz? Maspasatuta dagon atsuarekin? Or konpon. Arek igesi? Nik beste atsua diñot.

KARRASPIO: Bai mutil. Ibilli, jolastu, mozkortu, atsegiña billatu...

TXANGURRU: Ez olakorik esan, Karraspio.

KARRASPIO: Ardurarik?

TXANGURRU: Esan barik ere...! Naiko zoritxarrik dau.

KARRASPIO: Zoritxarra zer dan ba ete daki sentimenturik ez dabenak?

TXANGURRU: Ikasiko dau ikasi onek ere.

KARRASPIO: Noiz? Gero? Biok alkarren onduan usteltzen sartzen gaituenian?

TXANGURRU: Ez ainbesterik. Ba'dakizu. Gizonak beti gizon izan biar dau. Miñetan lez jolasetan, zorionetan lez zoritxarretan.

KARRASPIO: Bai ta...

TXANGURRU: Eta ames geyago izan gerorako.

KARRASPIO: Egia esan, geroko orretxek bakarrik lotuten nau. Bestela... Emengo kuttunenak galdu ondoren, zelako poz eta garra izango dogu biziteko?

MOXKOR: Trumoya da ala Karraspio?

TXANGURRU: (MOXKOR'eri besotik ten egiñaz.) Itxi baketan orreri ta etxera emendik. Semetxua il yako bai? ta naiku dauko orrek.

MOXKOR: (Oso-osorik.) Bat il? Paris'era agindu orduan bestia bialtzeko.

KARRASPIO: (Bero-bero, samatik oratuaz.) Ezagutuko ez ba'neu zelan zagozen, samia biurtuko neutsuke madarikatu orreri.

TXANGURRU: (MOXKOR kanpora jaurtiaz.) Juan zaite, juan, zapu ori, ta ikasi bein gizon agertzen. Ez jaramonik, Karraspio. Gizon izaten ez dakian gizonari, jaramonik ez egitia da onena. Aintzat ez artzia zuzenena. Orrela bein edo bein lotsaz jausiko da biar ba'da ta ikasi egingo dau gizon artean gizon agertzeko, gizon biar dala.

KARRASPIO: Mutillak laster etorriko dira onezkero?

TXANGURRU: Ondo izatekotan, berton biar ziran.

KARRASPIO: Ni ba'nua, eurei neure zoritxarrau adierazoteko adorerik ez daukadalako.

TXANGURRU: (Lepoan jo ta lagunduaz.) Bai Karraspio... Nire kontu.

 

(KARRASPIO juaten da.)

 

Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960