Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960

 

IV

 

MATXIN. Gero TXANGURRO. Geroago IXKIRA

 

MATXIN: Beti beti bardin izan biar dabela gero eurok. Eta beti eurok. Zeñek errua? Zeñek? Alkatiak. Aretxek, alkatiak. Guk kontu emon eta jaramonik ez. Eta iñoiz zigorren bat ipinten ba dau, negarrez urreratzen jakozan atsuei jaramon egin eta dana parkatu. Orretarako zetan ibiliko gara beti asarratzen eta itxura bako gauzak entzuten? Ni alkate ba'nitz... Astinduko neukez mutillok, astindu. Ardau pizkat eta geitxuago ere guztioi ondo etorten yaku, baña orreik edaten dabena? (Ardau botia beian ikusi ondoren.) Ara ba... Asarriak asarre ez dago jai galdurik. Ardau emen laga dabe beintzat, eta... Ikusiko dogu biar gizontxuok zer diñuen.

 

(Botatik ardaua edaten asten da.)

 

TXANGURRU: (Sartuaz.) Zer da Matxin? Deya joten egarrituta ala?

MATXIN: Oraindik e...

TXANGURRU: Ordu bietan dei egiteko agindua etzendun?

MATXIN: Bai baña...

TXANGURRU: Egualdi txarra dago?

MATXIN: Ez, ori ez.

TXANGURRU: Lo, ezta?

MATXIN: Lo? Neuk gabaz lo egin dodala...

TXANGURRU: Ez dira minutu asko.

MATXIN: Mozkor batzuk ibili dira, bai?

TXANGURRU: Zaratarik naiko atara dabe gure etxe aurrian, baña ara ez da zaindaririk agertu.

MATXIN:: Eurak ezin ixilduta ibilli naz ba.

TXANGURRU: Jokatu nai dozu zeuk eurak barik, eurak zeu billatu zaituela?

MATXIN: Tira Txangurru. Alkarren uts eta pekatu txikiak ondo dakiguz-eta. (Ardaua eskiñiaz.) Eutsi. Ten arduari atsuen barriketak eta zarrapaztadak aztuteko. Zer? Gaur ere putzak artuta dabil?

TXANGURRU: Putzak putz or konpon. Areri ere juango yakoz aiziak. Baretzen ez dan ekaitzik ezagutzen? Baña Matxin, norbere etxian zereginik daguenetan, ez iñora sartu.

IXKIRA: (Sartuaz, arnas otsean.) E... zera...

MATXIN: Zer darabil onek arnas estuka?

IXKIRA: Aitak bialdu nau deirik ba ete dagon jakiten.

MATXIN: Ondo zazpikia da bera.

IXKIRA: Asarre bizian dabil, atzera ta aurrera, leyoan sartu ta urten.

TXANGURRU: Nora juateko ustetan dabil ba?

IXKIRA: Ez dakit nik. Bero-bero dabil, bere asteko jardun bizian, ni-neuk errua ba'neu lez.

MATXIN: Ordu bietan dei egiteko ez eban esan ba?

IXKIRA: Ni neuk anka zabalik nasai lo egin dot, ointxe zaparrada bizi baten berak itxartu naben arte, baña itxuraz iruterdiak ez dira urrun.

TXANGURRU: (MATXIN'eri.) Entzuten?

MATXIN: (Apur bat kezkatuta, IXKIRA'ri.) Premiñazko zeregin bat euki dot, bai?, ta uste baño geyago atzeratu naz.

TXANGURRU: (Zirikalari.) Premiñazkorik ba ete dago ba lo egitia baño besterik?

MATXIN: (TXANGURRU'ri kiñu egin ondoren, IXKIRA'ri.) Ez jaramonik egin pipertsu oneri.

IXKIRA: (Aundikiro.) Ni-neu, gaztia nintzanian, aittita zarrak sarri esaten ekian, premiñazko gauzak iru bakarrik dirala munduan guztiontzako sinismena, amaentzako umetxuak eta gizonentzako ardaua.

TXANGURRU: Arek Matxin lako gau zaindaririk ez eban ezagutuko-eta...

IXKIRA: Eztakit ori. Ipuin guztietan, kale zuloetan lo egiten ekien gau zaindariak aitatuten zalia zan beintzat.

TXANGURRU: (MATXIN'eri.) To, ziri orreri.

MATXIN: Zure aittitak, Ixkira, gizon guztien antzera, egi andiak esaten jakingo eban, baña bai guzur txikiak ere. Azkenengo ori beintzat... Baña ez da ardurarik. Laster itxartu ta altzauko doguz emengo loti guztiak. Juan zu, Ipar-kaletik ziar ta asi antxe diadar egiten. Nik emendik ekingo dautsat.

IXKIRA: Bai zigarrotxu bat emon ezkero.

MATXIN: Ta iñoiz etzendun entzun aittitaren aotik zigarroak ez dirala onak?

IXKIRA: Bai, baña... arek berak ere pipiari sendo ten egiten ekian. Nik uste dot... zera... Ba dakizu, Matxin, ez daukanari emon egin biar yakola, abadiak sarri esaten dakien antzera.

TXANGURRU: Oneik gaurko umiok, maixurik ikusi ez arren, eskola asko dakie, mutil.

MATXIN: Bai, a ze alperrik artu genduzan makillakadak, lapak baño gitxiago jakiteko. (IXKIRA'ri zigarro bat emonaz.) Surik?

IXKIRA: Ez, enua orain erreten, Gero, eguerdian erreko dot Guzurretxian. Orain ba'dakizu: arek daben mendebalagaz usañik artuko ba'leuskit...

MATXIN: Arin ibili gero!

IXKIRA: (Juanaz.) Bai bein.

MATXIN: (Kale ertzetik batera ta bestera deyez,) Miel, jaiki Jaungoikuaren izenian... Kaxpar, altza itxasorako...!

TXANGURRU: Ori da ori. Nai beste lo egin ondoren, bestiei itxi gura ez bardin egiten.

MATXIN: Aguraren baten jardun eta mar-marrak ez dira makalak izango, Txangurru.

 

(MATXIN juango da. Geroago ere bere deyak entzungo dira urrun.)

 

TXANGURRU: Enaz txarto ibili ariñeketan, ardua zalakuan. Eskerrak ur biziak diran. Bestela orduak ordu galdu biarko genduzan deilari gibelandi bategaitik. (Kaira begira.) Gure potin ederra or dago. Mutilak datozanian belak altza ta or juango gara. Ez dakit bestiak ze asmo darabilen. Gu-geuk beintzat gaua galtzeko asmotan juan biarko dogu, emen, barruko kaletan, arañen aztarrenik be ez da artzen-eta.

 

Itxasora, Augustin Zubikarai
Egan, 3/6-1960