Gure bide galduak
Dejabu Panpin Laborategia
Gure bide galduak
Dejabu Panpin Laborategia
Artezblai, 2012

 

—4—
MUGIMENDUA: HIGADURA

 

 

Hemezortzi

 

talde bat sartzen da, ezkutuko ekintza bat egiteko prestatuta: txapelak, lepokoak. Gaua da. Sprayaz paretan pintada bat egitera doaz. Bazter guztietara begiratzen dute, inor ez dagoela ziurtatzeko. “Hemen” esan eta taldeko bi pareta zuriz margotzen hasten dira rodilloarekin. Bukatuta, beste bik sprayaz “Amnistiarik gabe, bakerik ez” idazten dute.

 

EKINTZAILEA 4: Ba, bota firma eta ospa.

 

ekintzaile bat siglak idazten hasten da: S...

 

EKINTZAILEA 1: “S”? Ze ari haiz? Aizak gu mkt gaituk! mkt!

EKINTZAILEA 2: mkt? Hori lehenago gintuan motel, orain indarrakoekin elkartu gaituk!

EKINTZAILEA 3: (ekintzailea 2-ri) Ez! askatukoekin elkartu gintunan.

EKINTZAILEA 2: Ez al ginen ba troskista maoista seccion sextakoekin elkartu?

EKINTZAILEA 1: Eta indarrakoekin zer joango gaitun hauteskundeetara? Hori adarjotze bat den! Adarjotze bat!

EKINTZAILEA 2: Eta zer egin behar dugu, bazterrean gelditu?

EKINTZAILEA 3: Ez, zera egingo dinagu: Hauteskundeetara joan, eta ipurdia jarri ea gozo-gozo atzetik ematen diguten!

 

denak elkar eztabaidan murgiltzen dira. Sutzen ari direla, ia elkar-joka hasteraino. Urrunean txistu bat entzuten da. Polizia patruila bat da.

 

EKINTZAILE GUZTIAK: (Aurrean polizia andana ikusita). Txakurrak! (Ihesean doaz denak)

 

 

Hemeretzi

 

Paper fabrikan. manuel makinan lanean ari da.

 

PEDRO: Zer moduz Manuel?

 

pedro aurreratu egiten da, aurreko eszenan bezala paskin batzuk pasatzeko. manuel ez doa. Gorantz begira dago. pedro manuelengana gerturatzen da.

 

PEDRO: Zer gertatzen zaik Manuel?

MANUEL: Me han dado el toque en dirección. (Lanean jarraitzen du)

 

pedro, mekanikoa da eta nagusiak inguruan ez dabiltzala ziurtatuta, manuelen makina gelditu egiten du, matxura bat simulatuz. manueli hitz egiteko libre dela adierazten dio keinuz.

 

MANUEL: Me han amenazado. Me han dicho que me ande con cuidado. Creo que alguien les ha pegado el chivatazo de que andamos organizando algo.

PEDRO: Fatxa zikinak!

MANUEL: Los de arriba, que me calle. Los del sindicato también que me calle, que vamos a llegar a un acuerdo. Y mientras tanto, todos a hostias entre nosotros. Yo ya no entiendo nada, Pedro. Y nos estamos quedando cada vez más solos. La gente se está cansando y yo también. Como esto siga así yo me vuelvo, Pedro. Allí en Galicia por lo menos puedo trabajar la tierra humildemente, sin tener que arrodillarme ante nadie ¿me entiendes? ¡Que aquí siempre me he sentido muy querido! Pero la Loli también echa de menos aquello y los niños crecerán en su tierra... ¡que también son de aquí! Pero ya me entiendes, Pedro, la tierra es la tierra...

PEDRO: (manueli sorbaldatik helduta eta makinei begira) Entzuidak Manuel ¿ves estos engranajes? Son como este maldito sistema. Cogen un tronco joven, lo destrozan en pequeñas partes, así, jzas, zas, zas! Te limpian bien con lejía hasta convertirte en un folio bien blanquito y cuadradito, ¡y listo para empaquetarte! Y como no paremos esa maquinaria las cosas no van a cambiar.

MANUEL: (Konbentzituta) ¡No van a cambiar!

PEDRO: Pero además, ¿a qué te vas a ir tu a Galicia? Si te descuidas allí ya ni te entienden. ¡Que tienes más acento vasco ya que el Idigoras!

MANUEL: ¡Sí ya lo se! Sí soy consciente de ello. Si es que digo tonterías. No me hagas caso. Y menos cháchara ¡que hay todo un país que levantar! (Badoala lanera)

PEDRO: Ah, Manuel. A la salida hablamos lo de Marzo en Gasteiz. Tras esta huelga habrá un antes y un después. Las cosas van a cambiar. Ya verás.

 

Badoa pedro baina manuel ez da konturatu.

 

MANUEL: Oye Pedro... y eso de que somos como estos papeles blanqueados... ¡Ay Pedro! Como se nota que lees poesía. Que ves un papel y tu ahí ves cosas que no ve nadie Que lo pones de una forma que a ver quién te entiende. ¡Que pareces gallego carayo! Que te brotan a ti las palabras que... Vamos, que tenías que estar tú dando conferencias hombre, y no en este agujero... (Konturatzen da pedro jada joan egin dela. Bera ere badoa)

 

 

Hogei

 

irakasleak sartzen dira eszenategian euren eserlekuekin eta telefono batekin. Telefono zenbaki zerrenda bat dauka luismarik eskuan. kattalin sartzen da.

 

KATTALIN: Beste zenbaki batzuk lortu ditut! Ea hauetan.

 

Deiak egiten dituzte argitaletxe ezberdinetara.

 

MATXALEN: Kaixo arratsaldeon. Disko bat plazaratu nahi dugu haur kantuekin... material guztia eginda daukagu eta jakin nahi genuke ea hor kopiak egiten d... A, ez? Liburuak eta aldizkariak... mila esker. (Beste dei bat. Orduak aurrera doaz) Kaixo. Disko bat grabatu nahi dugu eta badakigu hor egin zenituztela garai batean... e? A, jada ez? Itxi zuten... a bai... mila esker.

 

Beste dei bat. Eta arratsaldea amaitzen ari da.

 

MATXALEN: Ikasle talde bat gara, denbora daramagu material bat prestatzen, disko bat... Zer? Ez, ez... haurrekin eta haurrentzako disko bat da, beraiek abestutako... horrelakorik ezetz...

ARANTXA: (Telefonoa hartzen du haserre) Beitu, zuek ez baduzue kaleratu nahi, nolabait aurkituko dugu modua eta damutuko zarete! (luismarik kentzen dio eskutatik telefonoa. Ez dago inor beste aldean. luismari arantxarekin haserretzen da)

KATTALIN: Azkeneko zenbaki bat gelditzen da. Bilbon dago.

 

Beste dei bat. Eguna oso luzea izan da. Komunikatu egiten du telefonoak. irakasleak lur jota daude.

 

MATXALEN: Ez dute hartzen.

KATTALIN: Eta bertara joaten bagara? Ez zaigu besterik gelditzen.

ARANTXA: Datorren asteazkenean, nire kotxean.

 

denek baietz. Badoaz.

 

Argitaletxearen aurrean daude. Gorantz begiratu ostean, portalean sartu eta handik igogailura igotzen dira. Lehen solairuan atea jotzen dute.

 

KATTALIN: Kaixo. Magisteritza ikasle talde bat gara eta diska bat plazaratzeko asmoa dugu, euskarazko haur kantekin. Badakigu zuek argitaratu izan duzuela halakorik eta...

 

irakasle talde guztia hizketan hasten da batera, zalapartaka. Argitaletxeko langileari egitasmoaren garrantzia azaldu nahi diote, gogo biziz. Atea ixten diete muturrean.

 

MATXALEN: Eta orain?

 

Etsituta. luismarik “goazen trago bat hartzera” adierazteko keinua egiten du. Penny Lanera doaz.

 

 

Hogeita bat

 

Penny Lane tabernan dago irakasle taldea. Gogorik gabe ari dira dantzatzen. ander sartzen da eta ingurura begiratzen du urduri. Tabernako telefonoa hartzen du.

 

ANDER: Ni nauk. Bai... prest nagok. Hago lasai, taberna batetik ai nauk! Zer egin behar diat? Eta noiz bidaliko ditiztek? Ondo. Bai. Ez zegok batere erraz hemen, bazter guztietan zeudek. Dena ondo prestatu beharko diagu. Edozein gauza gertatzen baduk Txeflis duk kontaktua. Ondo. Besterik ez bada, aurrera. Bai. Deituko diat laster.

 

Ingurura begiratzen du eta badoa tabernatik. Atean dagoela ordea, kattalinek ikusi egin du. Elkar agurtzen dute. ander badoa, eta kattalin haren atzetik irteten da.

 

KATTALIN: Ander!

 

kattalin anderren leiho azpira iritsi da. Deika hasiko zaio, “ander!”. ander ikusiko dugu ondoren leihora gerturatzen. Irribarre egiten dio kattalini. kattalinek ea igo daitekeen adierazten dio keinuz. anderrek ingurura begiratu, eta baietz. kattalinen eta anderren pertsonaiak jokatzen dituzten aktoreek, mugimendu geldoan, oholtzan etzango dira. anderren etxeko ohean daude. Bitartean koruak maindire zuri bat jarriko du bikotearen gainean.

 

 

Hogeita bi

 

KORUA: Batzuetan besteen begiak behar ditut bidea ikusteko, besteen oinak ibiltzeko, besteen eztarria hitz egiteko. Erortzen naizenean, bestearen begiradan topatu nahi dut nirea.

 

ander esnatu da eta alboan lo duen kattalin laztandu egiten du, maitasunez. Urduri dago ordea. Ohean esertzen da.

 

 

Hogeita hiru

 

kattalin esnatu egiten da.

 

KATTALIN: Egunon. Eskerrik asko atzo gauean atea zabaltzeagatik. Ez nuen etxera joan nahi eta ez nekien nora jo. (ander urduri xamar dagoela konturatuta) Ondo zaude?

ANDER: (ander oso dago bere pentsamenduetan murgilduta) Kattalin, begira, hemen gauzak ez zauden batere... Garai zailak ditun, eta momentu honetan nik hankak ez zauzkanat lurrean eta ez niken nahi hik...

KATTALIN: (mutila hain urduri ikusita irribarre lasaigarri batez) Lasai, nik ez dizut ezer eskatzen!

ANDER: (Asko kostatzen zaio hitz egitea) Nik burua orain beste gauza batzuetan zaukanat. Egoera oso itxura txarra hartzen ari den eta zerbait egin beharra zagon... eta... (Isiltasuna) Eta ni... Ni... Edozein momentutan, auskalo... Hara, ez zakinat bihar bertan non egongo naizen. (Zuzen eta beldurrez begiratzen du kattalin) Ulertzen didan?

 

kattalinek ondo ulertu du.

 

Gitar doinua. Elkarren begiradak gurutzatzera doazela dirudi, baina ez dira gurutzatuko. Eszena oso geldo desegiten du antzezle taldeak. kattalin burumakur eszenategi erdian. ander zutitu egiten da eta maindirea eraman egiten du, poliki. kattalinek maindirea behatz artean irristaka ihesan sentitzen du.