Gure bide galduak
Dejabu Panpin Laborategia
Gure bide galduak
Dejabu Panpin Laborategia
Artezblai, 2012

 

—5—
MUGIMENDUA: LOTURAK

 

 

Hogeita lau

 

 

kattalin egunerokoa idazten ari da etxeko leiho ondoan. Elizaren kanpai hotsak.

 

KATTALIN: Konturatu gabe doa aurrera denbora. Etxeko leihotik ikusten dut jendea pasatzen, burumakur. Zementuaren hormek zirrikitu gutxi uzten dute. Ametsek mugak ote dituzte?

PEDRO: Hara gure txoritxoa triste leihotik begira. Etxean sartuta egun osoa. (kattalinek serio jarraitzen du, leihotik begira) Eta gainera katuak mingaina jan dio! Kattalin ez al duzu kalera irten behar?

KATTALIN: Kanpoan gauzak ez dira batere errazak.

PEDRO: Hara, neskatxa, ongi etorri mundura! Mundua ez duzu leihotik begira aldatuko. Bidea ibiliz egiten da. Ibiliz. Ezagutzen al duzu harririk gabeko biderik? Nik ez. Bidean gelditzea izaten da errazena. Harri bihurtzea, to! Gazte, ez bilatu aitzakiarik. (Telefonoak jotzen du) Hara, zure ama izango da. Eman eskuminak nire partez.

 

 

Hogeita bost

 

Telefonoa hartzen du kattalinek.

 

KATTALIN: Ama! Zer moduz zaudete? Ni? Ondo. Bai. Tira badakizu ze burugogorra den! Bai, ongi moldatzen gara, lasai. Ez ongi nago, baina hiri hau handiegia da ama, handiegia...

 

kattalinek telefonoa eskegitzen du triste. Badoa. Egunerokoa kutxaren gainean ahaztu du. ama sartzen da oholtzara. Saskiaren gainean esertzen da. Josten ari da. Bere bakarrizketan zehar osaba ikusiko dugu kattalinen egunerokoa hartzen. Kutxatik gutun-azal batzuk aterako ditu eta horietako bat egunerokoan sartu. amaren eta osabaren eszenak aldi berean gertatuko dira, zentzu bikoitza lortze aldera.

 

AMA: Ai, Kattalin eta Pedro. Igual-igualak dira biak. Txiki txikitatik izan du Kattalinek haren begirada berdina. Pedro baserrira bisitan noiz etorri zain egoten zen beti Kattalin. “Berriz etortzen naizenean altxor bat ekarriko dizut” esaten zion. Eta aldiro aldiro kutxa zahar bat ekartzen zion fabrikako paperez beteta. Gizona! Altxorra? Papelero txoropito halakoa! “Orri txuri bat altxor bat da Kattalin. Bertan zure ametsak marraztea lortzen baduzu, egi bihurtuko dira” esaten zion. Eta gero, nik ez dakit zer istilu eta zer bizitzako kontu, Pedro ez zen urtetan baserrira bisitan berriz azaldu. Badakit Kattalinek eskutitzak idazten zizkiola baina hark ez zituen sekula erantzun. Gaixoa! Hori bai, Kattalinek ordutik eduki du dena paperean jartzeko afizioa.

 

Badoa ama.

 

 

Hogeita sei

 

manuel paper-fabrikari begira dago ibai ertzean. pedro atera da lantegitik.

 

PEDRO: Ze Manuel? ¿Echando de menos la mina fuera de turno? ¡Eso háztelo mirar! (Brometan) Hori ongi begiratuzak ze nahiko gaixotasun grabea dek hori, je, je! (manuelek erantzuten ez diola ikusita) ¿Qué ocurre compañero?

MANUEL: (pedro begiratzen du triste. Zerbait esango dio, baina ez da ausartzen) ¡Hace tanto que no miraba la fábrica desde aqui fuera! ¿No te parece que se parece a un trasatlántico? Me acuerdo cuando vinimos por primera vez el Juan y yo, éramos unos críos. Acababamos de llegar y todo era completamente nuevo, ¡vaya jaleo! Allí, en Castelo de Pallares no éramos más de cien habitantes, ¡contando con las vacas de Antonio! Imagínate cuando llegamos ¡nos quedamos petrificados! Yo ví la papelera y me pareció un barco gigante, con su chimenea de humo, las ventanitas... Un barco que navegaba río abajo hacia la mar. Era inmenso. Me sentía orgulloso de poder trabajar allí. De ser un marinero más de la flota. Claro que luego vino lo que vino...

PEDRO: Que el barco empezo a hundirse.

MANUEL: Pero allí estábamos nosotros, los marineros desgarrados, cansados, haciendo lo posible día a día para que el barco saliera a flote y siguiese navegando. Queríamos llegar algun día a ver el mar. (Isilunea) Pedro...

PEDRO: ¿Qué?

MANUEL: Abandono el barco. Ya lo hemos decidido. El mes que viene partimos para Castelo. Loli esta muy feliz y los ñiños también. Allí empezaremos otra vez de cero. (Ixiltasun luze bat) Pedro, te voy a echar de menos. Tú has sido mi capitán todos estos años.

PEDRO: Y tú la sirena que me ha guiado en el camino...

MANUEL: ¿La sirena? (Barrez biak) Oye, ¡que yo soy muy hombre!

 

Besarkatzen dira.

 

PEDRO: Buena suerte compañero.

MANUEL: Pero lo de Gasteiz sigue en pie, que me voy... ¡pero dejando el pabellón muy alto!

PEDRO: ¡Se van a cagar!

 

Badoaz bi lagunak.

 

 

Hogeita zazpi

 

ander bere etxean dago. Urduri dagoela nabari da. Bat-batean telefonoak jotzen du. anderrek zalantza egin ostean, telefonora gerturatu eta erantzun egingo du.

 

ANDER: (Ahapeka) Bai? Hi! Nola deitzen didak etxera! Bai, bai entzun diat zeozer irratian. Zeintzuk erori dituk? Ez zuan han... (Beste aldeko ahotsak esaten dio bere kontaktua ere atxilotu duela poliziak. Beraz, ihes egi beharko duela lehen baitlehen berak ere) Mekaguenlaputa! Eta ze egiten zian Txeflisek han? Joder, kaka zarra! Bai, lasai, badiat kontaktu bat bestaldean. Egingo diat zerbait. Bai lasai nagok. Egongo gaituk kontaktuan. (Xira hartu eta badoa, beldurtuta)

 

 

Hogeita zortzi

 

Eszena isila. Burumakur irakasleak sartuko dira eszenan. Ez dute ezer esateko. luismariri begiratzen diote. Ez dago erantzunik. arantxa badoa. matxalen badoa. luismarik aulkiak jasotzen ditu. kattalin agertzen da. Ingurura begiratzen du, gela hutsa dago.

 

KATTALIN: Bukatu da, ezta?

 

luismarik baietz erantzuten dio begiradarekin, triste. Badoa.

 

 

Hogeita bederatzi

 

Eszena isila, musikaz lagunduta. kattalin lur jota kaleetan barrena korrika doa. anderren etxe azpian dago “Ander!” deitzen du, norbait behar du alboan. Momentu berean ander etxetik irteten ari da, badoa luzerako. Motxila bat darama soinean.

 

bien begiradak gurutzatzen dira. kattalinek ikusi orduko beregana egingo du pausoa. anderrek begirada jaitsiko du ordea, ezagutuko ez balu bezala. Badoa kaleetan barrena ander. kattalinek ezin ditu malkoak etsi.

 

Egunerokoa hartu eta idazteari ekiten dio kattalinek gogor, haserre.

 

 

Hogeita hamar

 

pedro sartzen da bere kutxa zaharrarekin etxean.

 

PEDRO: Ondo pentsatu hor idazten duzuna. Orri zuri batean idazten dena...

KATTALIN: Utzi bakean. (kattalinek bere egunerokoa itxi eta gorputzaren kontra jasoko du poliki. Jota dago)

PEDRO: Pentsatzen nuena baino grabeagoa da hortaz.

KATTALIN: Bakarrik egon nahi dut.

PEDRO: Begira Kattalin, ez naiz zure aita ez eta zure laguna ere, baina badakit entzuten.

KATTALIN: Entzuten? Zer dakizu zuk horretaz?

PEDRO: Uste duzuna baino gehiago.

KATTALIN: A, bai? Dena dakizula uste duzu zuk, zure mundu karratuan. Eta begira, azkenean bakarrik zaude lau pareta hauen artean ezinezko iraultzekin amesten. Zure ahotsa bakarrik entzuten duzu zuk.

PEDRO: (Minduta) Banoa, ez itxoin afaltzeko. Gaur Gasteizera goaz.