Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XI

 

lukax

 

LUKAX: (Agertzen da kanporako atetik). Gaurko, nahikoa izango diat. Oheratu egingo nauk beti bezala pastila bat hartu ondoren. (Esertzen da mahai ondoan). Biharko eguna bakarrik gelditzen zaidak herri honetan... Etzi goizean Parisera joango nauk, beste astebete bat igarotzera. Ez diat izango hemen aurkitu dudan lasaitasunik ziur asko, baina tartean jendetza handia den tokian ibiltzea ere gustatzen zaidak. Gainera, non aurkitu Parisen aurki dezazketen ikuskizunak? (Patrikatik kaxatxo bat atera ondoren, mahai gainean uzten du). Hartu egin beharko diat egunero bezala...