Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XXIII

 

kosme eta joxepa

 

KOSME: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik). Hauek dituk lanak hartzen ari garena gaurkoan! Azkenean, beraren logelara eman behar izan diagu agure zahar madarikatu hori. Ez duk esnatzen berriz... Hilik izango duk gainera! Horrela bada, gure ametsak haizeak eman dizkik. Guztia eskuetan izan eta kaka zaharra! Ezer gabe gelditu behar zakenean...

JOXEPA: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik, oherako jazkiak dituela soinean). Baina, non sartu da nire senarra?

KOSME: (Beretzat). Honek zuzenduko zizkiguk gauzak! (joxepari). Ederra kontua! Senarrarekin oheratu eta esnatzean, bera falta!

JOXEPA: Aspirina bat eskatu diot eta ez dakit non sartu den hoinbeste denboran.

KOSME: Herriko botikara joateko asmoan irten ez badu etxetik... Beraren ondoren ez zaitez joan behintzat edo bestela katarro ederra harrapatu behar duzu. Tiroka hasten ez bazaizu norbait gainera...

JOXEPA: Oherako jazkiak soinean dituela, ederra joan izango duk, bera ere.

KOSME: Tira, zatoz nirekin... Aurkituko dugu etxetik irten gabe pastila bakarren bat.

JOXEPA: Eskertuko dizut... (Alde egiten dute biek etxe barnera lehen atetik).