Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XVII

 

karmele eta alberto

 

KARMELE: (Agertzen da lehen atetik eta kanporako atea irekitzera doa). Gure neskame tuntun hori oheratua izango duk beste askotan bezala morroi alu horrekin. Egunen baten eta gutxien uste dutenean, bat eta bestea, kalera agudo!

ALBERTO: (Agertzen da kanporako atetik eskuetan maletatxo bat duela. Beraren ondoren karmele). Mila esker... Ez dakizu asko zer nolako mesedea egiten didazun zure ostatu honetan gaua igarotzen uztean. Non aurkitu behar nuen bestela beste bat?

KARMELE: ez da erreza. Gehienak bapo beterik dira azken hilabete hauetan. Ordu hauetan gainera, guztiak itxirik...

ALBERTO: Izan ere nire auto zahar horrek ematen dizkidan lanak aspalditxoan... Batzutan frenoak gaizki dituela. Besteetan berriz ura galtzen duela...

KARMELE: Nik bezala, urteak dituelako ziur asko?

ALBERTO: Saldu zirenak, sartu zidan ziri ederra!

KARMELE: Tira, zatoz nirekin. Lagunduko dizut logelara.

ALBERTO: ez al duzu neskamerik?

KARMELE: Neskamea edo antzeko zerbait. Morroia ere bai, baina, beste lan batzu izango dituzte unean elkarrekin.

ALBERTO: Gehiegi eskatzea ez bada, eskertuko nizuke kafetxo bat emango bazenidan oheratu aurrez.

KARMELE: Lehenik utzi zazu behintzat maleta hori zure logelan. Prestatuko dizut nik bitartean, kafe bero-beroa. (Etxe barnera doa lehen atetik).

ALBERTO: Mila esker. (karmelen ondoren etxe barnera alde egiten du).