Loyola
Luis Haranburu Altuna
Loyola
Luis Haranburu Altuna
Luis Haranburu, 1986

 

HIRUGARREN PARTEA

 

 

PERTSONAIAK:

            ERREJENTA

            LOYOLA

            FABRO

            XABIER

            CARAFFA

            KARDENALA

            POLANCO

 

 

ESZENA

            Eszenario guztia gela zabal bat da. Publikorantz begira eta albo batetan bulego-mahain bat ageri da. Beste alboan ohe bat. Loyolak Erroman zuen gela da. Garaiko liburuak, tresneriak han hemenka mahin gainean paper ugari. Gurutze handi bat dago paretean. Ate bakarra du gelak eta lehio bat. Loyolaren mahaiaren aurrez-aurre eta betiko eran jarririk Errejenta.

 

 

JANTZIAK

            Loyolak 49 urte ditu eta bere buru soil eta zuri agertzen da. Loyola, Fabro, Xabier eta Polancok sotanaz jantzirik agertuko dira. Caraffa Kardenala, bere karguko jantzi zabal eta gorriekin ageri da. Caraffa, gizon adinekoa da.