Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

SANTIMAMIŅE

 

PATXO: Konflikto linguistikoa… Baina ez eraman euskaldunen inpresio negatibo bat, mesedez. Kobazuloetan bizi ziren gizaseme horiek ez zuten egun osoa borrokan ematen. Ez. Nahikoa lan zeukaten eguneroko janaria eskuratzearekin.

 

mikel honezkero “primitibo-bohemioz” jantzita dago. Bere bisontearekin. patxok ez du ikusi.

 

MIKEL: Eta hala ere, kultura eta arterako ere denbora bazuten.

PATXO: Beno, hor ere eztabaidak daude. Askoren ustez, euskalduna eta kultura kontzeptu kontrajarriak dira.

MIKEL: Hara!! Hori bai deuseztatu beharreko topiko bat!! Herri hau ezin da ulertu euren artistak gabe. Oteizaren Hutsuneak, Txilidaren Orraziak, Mikel Laboaren Lekeitioak…

PATXO: (Barrez) Bai! Eta Mikel Martinezen sudur pikasianoa!!

 

mikel ofenditurik.

 

MIKEL: Zertara etorri da hori?

PATXO: Ez dakit. Klasiko bat da, ez? Zure sudurrarekin sartzea… Zer ba? Haserre zaude?

MIKEL: Ba bai. Baina aurre historiako artista bat naizenez, haserrea sublimatzen ari naiz.

PATXO: Ze ondo! (Publikoari) Dena den, euskaldunak eta kultura… Ikusi bestela, zer gertatu zen Santimamiņen. Hadi egon orduko euskarari. Oraindik onomatopeiaz baliatzen baziren ere, haien espresibitate maila izugarria zen.

 

patxo sartzen da, arku eta geziaz Bisontea ikusi du. Segituan gezia prestatu eta tiro egitera doa.

 

PATXO: Tssst!!

MIKEL: O?

PATXO: Ut!!

MIKEL: Ut?

PATXO: (Behia seinalatuz) Marru-marru!! (Arkua seinalatuz) Nik zizta-zizta! Danba-danba!!

MIKEL: Zizta-zizta?

PATXO: Txist!!! Ez burrundaia, ze marru-marru arrapaladan trakatran-trakatran!!

MIKEL: Marru-marru ez arrapaladan trakatran-trakatran!! Marru-marru marra-marrazki!!!

 

patxo deskonzertaturik, hurbiltzen da, usainduz.

 

PATXO: Marru-marru marra-marrazki?

MIKEL: (Baietz) Marra marrazki!

PATXO: O!! O!! Marru-marru ez txitxi?

MIKEL: (Barrez, ezezkoa) Ez txitxi.

PATXO: Ez ņam-ņam?

MIKEL: Ez ņam-ņam. Marru-marru ikusi-makusi.

PATXO: Makusi?? Zu marra-marrazki?

MIKEL: Ni marra-marrazki.

PATXO: (“Zergatik?”, keinuaz)

MIKEL: Marra-marrazki ikusi-makusi, ta ohhh, dar-dar!

PATXO: Marra-marrazki ikusi makusi, ta ohhh, dar-dar? Ni ez dar-dar. Ni ņam-ņam.

 

mikelek zahato bat eskaintzen dio.

 

MIKEL: Xurrut!

 

patxok edan egiten du.

 

MIKEL: Makusi, makusi.

 

patxo pinturari begira geratzen da.

 

MIKEL: Ta? Dar-dar?

PATXO: (Ezezkoa).

 

mikelek hautsak ematen dizkio.

 

MIKEL: Snif hauts! Hauts ja, ja!

PATXO: Kar-kar.

MIKEL: Hauts jua-jua!!

 

patxok snifatu egiten du.

 

MIKEL: Makusi. Ta? Dar-dar?

PATXO: (Ezezkoa)

MIKEL: Taupa-taupa?

PATXO: (Ezezkoa)

MIKEL: Kilikili? Zirri-zirri?

PATXO: (Ezezkoa) Ni ņam-ņam.

 

patxok hanka bat ateratzen du bere zorrotik eta jaten hasi. mikel begira, goseak hilda.

 

PATXO: Ea… Zu marru-marru marra-marrazki ņam-ņam?

MIKEL: (Barrez) Ez! Nik ez ņan-ņam marru-marru marra-marrazki.

PATXO: Zuk zer ņam-ņam?

MIKEL: Nik ņam-ņam zuk marru-marru zizta-zizta danba-danba.

PATXO: Ni marru-marru zizta-zizta jata-jata danba-danba, ta zu ņam-ņam???

MIKEL: Aha…

PATXO: Ozea… Ni arrapaladan, trakatan-trakatan, txipli-txaplaka, zirin-zaran, taupa-taupa, marru-marru, danba-danba eta ņam-ņam, ta zu apatx, tralarin-tralaran, uju-ujuka, jijiji-jajaja, marra-marrazki!!!???

 

mikel deskonzertaturik, argudiorik gabe.

 

MIKEL: Marra-marrazakilari.

PATXO: Marra-marrazakilari?? Zu glu-glu, gzanga-dzanga, dringili-drangala!!

MIKEL: (Deskonzertaturik) Oh…

PATXO: (Mesprezuz) Marra marrazkilari…!!

 

Badoa. mikel bakarrik geratzen da, pentsakor. mikelek marrazkia desegin, txapel-a jaurti, arku eta gezia hartu eta patxoren atzetik doa.

 

MIKEL: E!! Marra marrazki kaka! Ni ez marrazkilari! Ni ziztaziztalari!! Ni ņam-ņam!!

 

Badoa patxoren atzetik.

 

PATXO: Eta horixe da ordutik hona gure herrian kulturak okupatu duen estatusa.