Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

ERROMATARRAK DATOZ!

 

PATXO: Pixkanaka-pixkanaka hizkuntzak aurrera egin zuen. Erromatarren garaian, euskarak ia-ia denetarik zeukan: izenak, aditzak, adjetiboak… Arazoa esaldiaren antolaketa zen. Bakoitzak nahi zuen moduan ordenatzen zituen hitzak, eta jakina, gaizkiulertuak sortzen ziren. Horregatik egin genuen borroka erromatarren kontra. iii. mendea Kristo aurretik. Baskoien lurraldearen mugan, gerlari bat goardia egiten.

 

patxo eta mikel jantzita daude: mikelek Asterixen itxura du, patxok Obelixena.

 

MIKEL: Ez eskubiderik dago. Ez eskubiderik dago. Tokatzen beti niri zait egitea guardia!

PATXO: Zertan zabiltza?

MIKEL: Baskoiarena egiten.

PATXO: Esan nizun gaur nik egingo nuela baskoiarena eta zuk erromatarra.

MIKEL: Bai, esan zenidan, baina zuri hobeto dagokizu erromatarraren papera.

PATXO: Ez dut erromatarrarena egin nahi. Zuri beti tokatzen zaizkizu pertsonaiarik onenak. Baskoiarrena egin nahi dut. Ondo prestatu dut!!

MIKEL: Bai, ikusten da (Tripa seinalatuz), baina oraindik pixka bat falta zaizu. Dena den, daramazun martxarekin, aste pare batean “borobila” aterako zaizu papera. Ea, egin erromatarrarena.

PATXO: Ez!

MIKEL: Ea, zotz egingo dugu. Irabazten badut nik baskoia, galtzen badut, zuk erromatarra.

BIAK: Harri orri ar!!

PATXO: Nik artazia ta zuk papera! Irabazi dut!!

MIKEL: Erromatarrarena egin behar duzu.

PATXO: (…)! Baina irabazi dut!!

 

patxo azkeneko unean moskeatzen da.

 

PATXO: Ez dago eskubiderik.

MIKEL: Ez eskubiderik dago! Ez eskubiderik dago! Tokatzen beti niri zait egitea guardia! Tokatzen beti niri zait! Egin atzo nuen, egin herenegun nuen, egin joan den astean nuen. Zergatik? Tontoena artean baskoien akaso naiz? Eh? Tontoena akaso naiz? Gainera, zergatik goardia dugu behar egin? Hemen ez gertatzen da ezer inoiz. Baskoiak bizi bakean gara. Baskoiak ez etsairik daukagu! Puteatzeagatik ni duzue egiten. Puteatzeagatik ni! Ez eskubiderik dago!! Ez eskubiderik dago!!

 

Joatera doanean, erromaterren tronpetak entzuten dira urrunean.

 

MIKEL: E?? Zer hori zarata da? Horiek trompetak….

 

Berriro entzuten dira tronpetak.

 

MIKEL: Erromatarrak!! Ai maitea amatxo…! Ai maitea amatxo!! Datoz erromatarrak!!

 

patxo agertzen da, erromatarrez jantzita, eskenatokiaren eskuinaldean.

 

PATXO: Salve! Naiz Marco Annio Valens, interpretea erromatarren. Bakean zuekin nahi egon dugu.

 

mikelek lantzaren punta erromatarrarengana zuzentzen du, erasokor.

 

MIKEL: Nahi… nahi zer duzu?

PATXO: Gatoz egitera gerra ez.

MIKEL: Zatozte egitera gerra, ez?? (kideei) Egitera datoz gerra!

PATXO: Ez! Egitera bakea!

MIKEL: Ez egitera bakea? Orduan egitera gerra. (kideei) Konfirmatuta. Egitera datoz gerra!!

PATXO: (Zapi txuria ateraz) Gaitezen lasai!! Gaitezen lasai!! Izateko gatoz asmoz adiskideak, ez etsaiak.

MIKEL: Etsaiak asmoz izateko zatozte, ez adiskideak?

PATXO: (Deskonzertaturik) E…

MIKEL: (kideei) Etsaiak asmoz izateko datoz!!

PATXO: (Zuzenduz) Ez!! Adiskideak!!

MIKEL: (kideei) Ez adiskideak!!

PATXO: Ala Jupiter!! Ez ulertzen duzu. Dugu lagunak izan nahi, gerra gabe egin.

MIKEL: (kideei) Gerra egin nahi dute lagunak izan gabe!!

PATXO: Ez!!!

MIKEL: (kideei) Lagunak izan gabe ezin dutela gerra egin!!

PATXO: Ezetz!!

MIKEL: (kideei) Gerra nahi gabe ez dagoela lagun izaterik!!

PATXO: Eztez, ala Jupiter!!

MIKEL: (kideei) Lagunak direla eta gerra egin nahi dutela!!

PATXO: (Desesperatuta) A!!!!

MIKEL: (Haserre) Orduan zer nahi koņo duzu esan??

PATXO: Bada… bada… (Beste albora, bere kideak ikusteke dauden tokirantz) Miles populum romanorum, erasora!!!! Eta a tomar por culum!!

 

patxo badoa.

 

MIKEL: Egitera datoz gerra! Zer nik esaten ba nuen?

 

 mikel badoa.

 

iluna