Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

GAIZKI ETA GOOD

 

OFF: Hasiera batean Ongia eta Gaizkia ziren. Indar kontrajarriak, Yin eta Yan. Gaizkia iluna zen, erretxina, eta hizkuntza arraro batez egiten zuen.

 

mikel agertzen da, laneko arroparekin. Mapaz beteta doa.

 

MIKEL: Eulixa najak eta drogak nahi ditut zeruan!

OFF: Ongia berriz, baikorra, alaia, ona eta anglosajoia zen.

PATXO (off): Love me tender, love me true…

OFF: Ongia munduaren sortzailea izan zen. Hobeto esanda, berak izango zuen mundua egitearen ospea, baina egin egin, Gaizki egiten ari zen dena. Ez da harritzekoa , beraz, erreta egotea. Sei egunez lanean jotako aritu ondoren, obra entregatzeko ordua iritsi da. Minutu bat falta da Big Bang-erako.

 

patxo agertzen da Ongiz jantzita. Txanpain botila eta kopa bat dakar..

 

PATXO: Gaizki, what are you doing? The Big bang is coming!

MIKEL: Ja?? Baina oraindik ez dut bukatu!!

PATXO: How are the animals?

MIKEL: Jaguar? Ez, jaguarra ez dut egin. Oraintxe elefantea bukatu dut.

PATXO: Elefant?

MIKEL: Elegante, bai. Handi handia.

PATXO: Chicken?

MIKEL: Ezetz! Kriston handia!!

PATXO: Tiger?

MIKEL: Ta iger ere bai, oso ondo daki.

PATXO: Eagle?

MIKEL: Igela polita. Txikia, eta kroa-kroa esaten daki.

PATXO: Iguana?

MIKEL: Ni wuana? Ez. Hi wuana. El puto amo.

PATXO: And the people. The human body is ok?

MIKEL: Gizakia? Ia-ia. Hankak falta zaizkit. Zenbat jarriko diegu? Nik lau hankarekin egitea pentsatu dut.

PATXO: That is te question. To be or not to be.

MIKEL: Bi? Ok, zu zara jefea, gero ez niri esan…

PATXO: The countries and the cities?

MIKEL: Ondo. Oraintxe bertan bukatu dut India. Triangelu baten forma eman diot. Zergatik? Potroetan jarri zaidalako, eta a tomar por culo!

PATXO: India?

MIKEL: Ein diagu, bai!

PATXO: Zelanda?

MIKEL: Zelan da? Ba… haundia, indioz beteta. Eta janaria oso pikantea jaten dute.

PATXO: Chile?

MIKEL: Bai, txile, edo tabasco, ez dakit.

PATXO: Holanda?

MIKEL: Holan da bai, gustatzen bazaizu arre eta bestela, almorranak aguantau.

PATXO: Tokio?

MIKEL: Tira, zikinkeria ez bazaizu inporta. Ibaiak oso zikinak dira.

PATXO: Dakar?

MIKEL: Zikinkeria, zikinkeria dakar ibaiak. Baina utzi behingoz India pakean, ez?

PATXO: Damasko?

MIKEL: Bai. Dama asko, gehienak bekokian puntu gorri bat jarri diet.

PATXO: Burundi?

MIKEL: Ez, buru normala, ez haundi ez txiki.

PATXO: Berna?

MIKEL: Berna bi. Baina ez dira ikusten, praka oso xelebreak jarri dizkiet, kaka eginda daudela dirudi.

PATXO: Bermudas?

MIKEL: Antzekoak.

PATXO: Praga?

MIKEL: Bai, braga bezalakoak baina luzeagok. Eta utzi bakean jada India behingoz, badaude beste tokiak, jode!

PATXO: London?

MIKEL: Jode! Lo ondo egingo dute, nik zer dakit ba?? Ze plasta, Indiarekin! Dozenaka toki gehiago egin ditut.

PATXO: Jamaika.

MIKEL: Hamaika baino gehiago. Gelditu ere ez naiz egin, eta bitartean, zu potrojorrean.

PATXO: Tailand?

MIKEL: Horixe, ta ni lan da lan. Deskantsatu nahi dut, jode!!

PATXO: Quito?

MIKEL: Horixe, kito behingoz!

PATXO: Gabon?

MIKEL: Gabon? Lotara zoaz? Eta inaugurazioa??

 

Offean musika entzuten da, tronpeta zerutiarrak.

 

PATXO: The inauguration is coming! Harry up!! Clean everything.

 

Good igotzen da taulara. Obazio bat entzuten da. Gaizki ere igotzen da.

 

PATXO: Gaizki, what are you doing here?

MIKEL: Nik egin dut mundua…

PATXO: Gaizki, please, go out.

MIKEL: Baina nire eskuekin…

PATXO: “Me, for me, whith me, to me…” Always me and me!! Humility and modesty, Gaizki. This is my moment. And prepare the chanpan!!

 

Off-eko abots bat entzuten da.

 

OFF: Females and Males, animals and people, may I present to the creator of the Universe!!

 

Offeko abotsak atzerako kontaketa egiten du, hamarretik zerora.

Gaizki badoa, guztiz erreta. patxok hitz egite duen bitartean, mikelek pozoia botatzen dio txanpainari.

Eztanda bat entzuten da. patxok kopa edaten du.

 

PATXO: Ohhhh!!! Wonderfull!! Gaizki, come here! I feel you are not happy!

MIKEL: Nola egongo naiz pozik, ba?? Dena kendu didazu eta!!

PATXO: I have a sorpres for you. Look: the world is ok, the animals are ok, but the people.

MIKEL: Zer gertatzen zaio jendeari?

PATXO: They dont speak.

MIKEL: Eta nola hitz egingo dute, ba, ez badute hizkuntzarik??

PATXO: That is the question! They need a languaje. Now… Which languaje?

MIKEL: Ze hizkuntza? Berorrena, ezta? Jakina. Beti berori, berori eta berori. You are the King. Hi wana. El puto amo.

PATXO: Oker zaude, Gaizki. Zure hizkuntza izango da.

MIKEL: Zer? Nola…? Baina, Good, nire hizkuntzan egiten ari zara

PATXO: Ikasi dut, bai. Zuregana hurbildu nahi dut. Nekatuta nago Gaizkia eta Ongiaren rollo horretaz. Denok gara berdinak!

MIKEL: Orduan, munduak nire hizkuntzan egingo du? Oh, zelako ohorea niretzat. Eskerrik asko jauna, orain eta beti.

PATXO: Gizaki guztiek hizkuntza bakar bat hitz egingo dute, eta denak zorion eta bakean biziko dira!!

 

Good gaizki sentitzen hasten da.

 

PATXO: O!!

MIKEL: Zer duzu?

PATXO: Ez dakit. Mina… Eta izerdi hotza…

MIKEL: Ostia!!

PATXO: Zer… egin duzu, Gaizki?

MIKEL: Nik ez…

PATXO: Baina zuk ez al dakizu hilezkorra naizela, gilipollas?? Gauean kriston kakapirria izango dut.

MIKEL: Ez haserretu nirekin, garai berriak dira, dialogoaren garaia. Erruki jauna, bakea beti zurekin, barkatu gure zorrak eta hori guztia.

PATXO: Baita ostia bat ere! Madarikatua izan zaitez, zu eta zure leinukoak!! Ez da hizkuntza bakar bat egongo, milaka baizik. Eta denetan txikiena, zurea! Entzun euskararen X madarikazioak.

 

Musika hasten da.