Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

12.

 

(Espazio poetikoa. ahotsa 3k miss karaokeren barne ahotsa bailitzan, publikoari begira hitz egiten du, mikrotik. miss karaoke, bitartean, arropaz aldatzen da, makillatzen da.)

 

            Aitona-amona etorkinak dituen euskaldun erradikal baten galdera bere aitonaren argazkiaren aurrean: zerk definitzen nau ni? Eduki ditudan lagunak? Eduki ez ditudanak? Eduki ditudan etsaiak? Eduki ez ditudan etsaiak? Hauteskundeetan bozkatu dudanak? Bozkatu ez izanak definitzen nau? Nork erabakitzen du zerk definitzen nauen? Legeak? Gobernuak? Lurralde bakoitzeko egunkaririk salduenak? Nortasun agiriak?

 

            Abuelo, siempre quisiste que te llamara aitona, y no fui capaz.

 

            Horrek definitzen zintuen zu. Erabaki batek. Aitona izatea erabaki zuen abuelo bat zinen. Horregatik izan zinen zu zeu, eta beste inor ez. Abuelo izateari uko egin zion aitona.

 

            Eta zein erabakik definitzen nau ni?

 

            Erradikala izateak. Maitasunak erradikala behar duelako izan, maitasuna izan dadin. Maitatu daiteke inor, ezer, erdizka? Erradikala ez den maitasuna, maitasuna ote da?

 

            Abuelo, siempre qusiste que te llamara aitona. Y ni fui capaz. Pero hoy te digo, con una pasión radical: “Soy un cuerpo. Un cuerpo que habla y dice: ‘banaiz’”.