Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

16.

 

(Karaoke-espazioa aktibatzen da, proiekzioak, kantatzeko azpitituluak. ahotsak eta miss karaoke integratzen dira saio musikalean.)

 

            Kanta hau eskaini nahi diot han egonik hemen dagoen jende guztiari, eta hemen egonik han dagoenari.

 

 

Sustraiak han dituenak

 

Nekez uzten du bere sorterria

sustraiak han dituenak.

Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak

ez bada abaildu eta oholetan.

Ez du niniak begia uzten

ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.

Nekez uzten du gezalak itsasoa

ez hare harriak basamortua.

Ez du liliak udaberria uzten

ez elurrak zuritasuna.

Bere sorterria nekez uzten du

sustraiak han dituenak.

 

(Estribilloa errepikatzen da, hainbat hizkuntzatan.)