Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

13.

 

(Karaoke-espazioa aktibatzen da, proiekzioak, kantatzeko azpitituluak. ahotsak eta miss karaoke integratzen dira saio musikalean.)

 

            Kanta hau eskaini nahi diot hiltzeko presarik ez duen jende guztiari.

 

 

Baldin bada

 

Aurrera filmetako gidariak!

Aurrera akademiako agintariak!

Aurrera koilare desberdineko txakurrak!

Ondo neurtu gelditzen zaizun bizi txikia!

 

Bizi nahi dut ahal baldin bada

 

Gaizki sentitzen naiz!

Gaizki sentitzen naiz!

Negar egin nahi dut, eta ezin

Oihu egin nahi dut, eta debekatua

Maitatu nahi dut, eta ez didate uzten

Borroka ez dut nahi, baina beharrezkoa da

Hiltzea nahi izango nuke, baina une berean

 

Bizi nahi dut ahal baldin bada.