Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

Biografia

 

 

Oier Guillan Bermudez

 

            (Donostia-Orereta, 1975)

            Idazlea, kazetaria, antzerkigilea. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia, narrazio eta antzerkiaren arloetan, azkenak vhs (Susa, 2020), Aire ikusezina (Kutxa-Algaida, 2019) Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018), Mr. Seρora (Txalaparta, 2016), Elkartasun basatia (Susa, 2013), Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012), Herio heroi/Arra. Arraroa (Artezblai, 2010), Eskuen sustraiak (Susa, 2009) eta Ate hautsiak (Arabako Foru Aldundia, 2008).

            2008tik Metrokoadroka kolektiboko partaidea da, eta bertako kideekin taularatu ditu aktore zein zuzendari gisa Txolarte, Hugo, nor dada Emmy?, Zanbuia!, Miss Karaoke, Poza, Su izan nahi, Salto eta Zertarako hegoak lanak, besteak beste. Metrokoadrokarekin performancea, poesia fisikoa eta umore absurdoa landu ditu batez ere. Kode horietan oinarrituta, Tartean dauden gorputzak ikastaroa ematen jardun da azken urteetan, Javier Barandiaranekin batera.

            L’Alakran (Cromlech), Dejabu panpin laborategia (Gure bide galduak, Arrastoak), Anakrusa (Tempus-i), Kamikaz kolektiboa (Kaffka, Panpina), Rouge Elea (Ceci est la couleur de mes reves / Hau da nire ametsen kolorea) eta Beheko Larraine (Bidaietaz) taldeekin kolaboratu du, eta Gabrielen lekua eta Nola belztu behar zuria (Bide Ertzean taldearekin batera) emanaldi hibridoetako kide izan da.

            Antzerki eta literatura arloko sari ugari jaso ditu, azken biak 2018an: Cafe Bar Bilbao antzerki labur saria Ero, ia lanagatik, eta Donostia Hiria Literatur Saria antzerki arloan Aire ikusezina lanagatik.

 

 

Metrokoadroka Sormen Laborategia

 

            (2008, Oiartzun-Orereta)

            Metrokoadroka hainbat arte diziplinatan dabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da, helburu honekin jaioa: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, betiere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

            Arte plastikoei dagokienez, 2014an Oiartzunen zabaldutako Ehuntze izeneko sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen klaseak, mikro-errezitaldiak, arte azoka, 21 aulki arte zikloa...).

            Arte eszenikoei dagokienez, performancea, diziplinartekotasuna, poesia fisiko-bisuala eta site specific erako proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean. Hauek izan dira gure azken lanak:

            Andrezaharraren manifestua (2020-2021), Txolarte (2020, Site specific), Aldarri (2019, Site specific), Zauri Bolodia (2019, Site specific), Munduko poesia kaia (2019), Hugo, nor dada Emmy? (2019, performancea), Zanbuia! (2018, Site specific), Miss Karaoke (Pez Limbo konpainiarekin elkarlanean), Mr. Seρora (2016-2018), Hautudeterminazioa (2015), Nola belztu behar zuria (2014-2016, Bide Ertzean taldearekin elkarlanean), Su izan nahi (2015-2016), Salto (2014-2015), Zertarako hegoak (2013-2015, Berria egunkariarekin elkarlanean), Poza (2012-2014) eta Hura ez da lekua (2011-2012).

            www.metrokoadroka.eus