Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958

 

BIGARREN JARDUNALDIA

 

LENGUAK eta MUTIKOAK

 

(Erriko mutil koskor aldra bat sar bedi, ojuka. ta karraxika itxaso aldetik (antzezlekuaren ezker aldetik). Murumendi'ko kaxkotik daboz kaleruak (kala-txalopak) gaiñean dirala iragarriz.)

 

MUTIKOAK: Bela txalopa aundiak! Bela txalopa aundiak!

ANDREAK: (Aztoratuta.) Ageri al-dituk? Nun dira? Urruti ala urrian?

MUTIKOAK: Santabata'ko parian dira onezkero, guk Murumendi'ko kaxkotik aruntxaxeago sormatu ditugu-ta.

JOXEPA: Bertan dira baiña!

INAXI: goazen, goazen, ongi-etorria egitera!

LUIXA: Segi, segi, norbait daukazuenok, baiñan, laister ahaztuko zaitute tabernako arduaren truk. Gizonak! A zer aparejuak! Baiñan, nik ere joan egin bearko, ia mutil zaharren batek kasorik egiten didan... (Bijuaz emakumeak itxasoruntz eta mutikoak legorreruntz berriz ere ojuka ta zarataka.)

MUTIKOAK: Bela txalopa aundiak! Bela txalopa aundiak! (Suntsi bitez.)

 

Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon
Egan, 1/2-1958, 3/6-1958