Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
ganbila.eus, 2020
Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
ganbila.eus, 2020
[aurkibidea]

 

VI

 

(Argi aldaketa: irakurleena)

 

(irakurle batek aulkiekin inguratuko du beste irakurlea,
aulkien bizkarraldeak beragandik gertu hirukia osatuz.

irakurle bat ezkerreko aulkian esertzen da,

beste irakurleari bizkar emanez)

 

BESTE IRAKURLEA:

              80ko hamarkada: Kartzela.

IRAKURLE BAT:

              Zuzendari jauna,

              bisitan etortzen natzaion Joseba Sarrionandia guk antzezten dugun obra baten itzultzailea da. Berak ikustea nahi genuke.

BESTE IRAKURLEA:

              Zer antzerki mota da, zein da gaia?

IRAKURLE BAT:

              Ez da erraza azaltzen.

              Fernando Pessoa idazle portugaldarrarena da.

              Gau-beilan dauden hiru ahizpen arteko elkarrizketa bat da.

BESTE IRAKURLEA:

              Antzezlan politikoa da?

IRAKURLE BAT:

              Ez, ez,

              bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa bat da,

              oso poetikoa...

BESTE IRAKURLEA:

              Zenbateko iraupena du?

IRAKURLE BAT:

              Ordubete.

BESTE IRAKURLEA:

              Agian ez da oso egokia izango gainontzeko internoentzat...

IRAKURLE BAT:

              Nahi izanez gero,

              gure lagun batzuek Beteluko Balnearioko Mirakulua izeneko komedia bat taularatzen dute; hurrengo batean beste hori ekar genezake...

BESTE IRAKURLEA:

              Euskaraz dira biak...

IRAKURLE BAT:

              Bai...

BESTE IRAKURLEA:

              Euskara ulertzen ez duten internoak aspertu egingo dira...

              Bestelako kultur eskaintzari balego...

IRAKURLE BAT:

              Nahi izanez gero, ezagutzen ditugu kantariak eta musika-taldeak,

              antola genitzake kantaldiak...

BESTE IRAKURLEA:

              Beno, ikus dezagun aurrena nola doazen gauzak Pessoa horren antzezlanarekin,

              eta gero gerokoak...

              Nola du izena obrak?

IRAKURLE BAT (ikusleei):

              Marinela.