Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
ganbila.eus, 2020
Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
ganbila.eus, 2020
[aurkibidea]

 

EPILOGOA

 

(egilearen argia gehitzen da)

 

(irakurle bat ezkerrean xuxurlan, aulki hutsari begira
 
beste irakurlea eskuinean gora begira)

 

EGILEA:

              Antzezlan hau idazten ari nintzela,

              harremanetan jarri nintzen Marinela taularatu zuen Luar taldeko kide batekin.

              Azaldu nion zertan oinarritu nuen antzezlana,

              dontzeilen mintzaldiekin tartekatuta kontatzen nuela

              nola jarri zen harremanetan Joseba Sarrionandia nirekin,

              eta nola konbentzitu nuen Martuteneko kartzelako zuzendaria Marinela antzezten uzteko,

              hori izan zelarik ondorengo beste ekitaldien arteko lehena.

              Hitza kendu eta esan zidan:

              “ez genuen Marinela jokatu Martutenen; Hernanin, Donostian, Pasai Antxon,... bai, baina ez Martuteneko kartzelan.

              Antzezleok behin eta berriro eskatu arren, zuk beti egin zeniolako uko”.

 

(Beilarien argia gehitzen da)

 

              Eta nik ordea, ikusi egiten ditut hiru dontzeilak,

              Ana, Helena eta Marta,

              beren aulki estrainioetan eserita

              tente,

              pausatuki hitz eginez, xuxurla,

              agertokiaren erdian dagoen hilkutxan datzan, Marian,

              hildako dontzeila,

              esnatzeko beldur bailiran,

              Martuteneko ekitaldietarako gela txikia mukuru betetzen zuten presoen aurrean,

              Joseba Sarrionandiak itzulitako Fernando Pessoaren Marinela, koadro bakarreko drama estatikoa, jokatzen...

 

              Baina,

              seguraski,

              hori ere beste amets bat besterik ez zen izango.

 

amaiera

 

Mikel Antza Auritzen,

2019ko abenduaren 23an