Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia
Mikel Antza
ganbila.eus, 2020
[aurkibidea]
VIII
(Argi aldaketa: irakurleena)
(irakurle bat eta beste irakurlea bata besteari bizkarra emanez esertzen dira. Telefonoak atera eta deia egiten dute)
BESTE IRAKURLEA:
Argia?
IRAKURLE BAT:
Bai...
BESTE IRAKURLEA:
Mikel Antza dago?
IRAKURLE BAT:
Bai, itxaron...
(egileari eskaintzen dio telefonoa)
Mikel! Har ezak, hiretzat duk!
(Agertokira gerturatuta, egileak telefonoa hartzen du)
EGILEA:
Bai, nor da?
BESTE IRAKURLEA:
Ni naiz, Joseba.
EGILEA:
Joseba? Ze Joseba?
BESTE IRAKURLEA:
Joseba Sarrionandia.
(egileak ezpainak mugitzen ditu, hitzik ahoskatu gabe)