Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

II

 

KATTALIN, JOXE

 

JOXE: (etxetik ateratzean) Negarrez, orain ere, illupe ori. Errango zionat gero, amatxori. Obe unan lana egiten baun, alper aundi orrek!

KATTALIN: (Arin zutitzen da) Ez, otoi, ez erran amatxori negar egin diatela (Mantalakin begiak idortzen ditu).

JOXE: (Iseka eginez) Ez erran amatxori... Zertaz egiten din ba, zatar alaena?

KATTALIN: Zertaz egiten diaten? Ez dakit ba. Len ongi alaia nintzen. Zenbait aldiz, nere amatxo zenak erran zidakan etxe ontako alaitasuna nindukala. Orai, berriz, nere alaitasuna tokitan dago!

JOXE: No! Asi adi, berriz ere negarrez! Zeñek du kulpa negarontzi bat bai aiz?

KATTALIN: (Aserretzen asten da) Len ez nindukan ba! Norbaitengatik izain dek, orra!

JOXE: (Iseka eginez) Norbaitengatik izain dek... Zarpail-zikiña. Gaie emendik zerri-bazka prestatzera. Ez aiz lotsatzen olako (soñe) -mantal zatar- zikiñokin etxeko atean egoten. Jendeak zer esan bear duten ere, alako kitokume ate-ondoan ikusi-ta!

KATTALIN: (Aserre bizian) Ni kito-kume! Ez dek emen nere amatxo gaxoa...! Ta zeñek dik kulpe esango diat nik ere, nere mantala zar, zarpail ta zikin ba zegok! Ondo zekik bañan ez ziot esango. Tori! (zure arreba balitz...).

JOXE: Nork izan bear din? Ik, ik, alper alaena! Kito-kume zikina!

KATTALIN: (Aserre izugarriaki) Ni kito-kume! Gezurra, gezurra! Ta, i zerr iaiz? Astaputz andi bat! orra... Astaputz, astaputza!

JOXE: (Zematuz) Jo ta botako aut! Ixillik gero!

KATTALIN: Ez diat nai! Astaputza, astaputza! Ta gañera bare-yale, orrela deitzen aute (dikitek) zure lagunek. Bare-yale, bare-yale!

JOXE: No! Kito-kume zarpaila! (Yoka asten zaio. Neskatikoa(k) bere burua zaitzen du).

KATTALIN: Berdin dek! Ez nauk izituko ta ez nauk ezta ixilduko! Kito-kume!! Bareyale!

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985