Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

IV

 

KATTALIN TA UGAZAMA

 

UGAZAMA: (Etxetik ateratzen): Etorri aiz, neska?

KATTALIN: (eztiki) Bai, andre, aspaldi emen nago.

UGAZAMA: Aspaldi dion? Alper ez dena! Zer ari aiz, ba, emen deus ere egin gabe?

KATTALIN: Lolita'kin egon naiz.

UGAZAMA: Oinen! Lolitakin. Mokoka, orain ere e?

KATTALIN: Ez, andre; ez gera aserretu.

UGAZAMA: Egon al zaitezkete (zerate) ba, aserretu gabe? Nik aserre baizik ez diñat ikusten zuen artean. Aise, bekaizkeriz beterik ago-ta.

KATTALIN: Ni ez naiz, ba, geiago aserratuko Lolita'kin; ez ta Joxe'kin ere! benetan maite ditut eta.

UGAZAMA: Yesus! Ara nola saindutu zaigun gure neska motza! Deabrua baño makurrago da ta olako saindukerikin etortzea...! Ikusiko diagu Joxe datorrela nolako abegi ona egiten dionen. Naiko da elkar egotea, mokoka ta zalapartaka asteko.

KATTALIN: Ni beintzat ez naiz asiko.

UGAZAMA: Aski dun! Tira, an dun, sukaldean zare bat yantzi garbiketa egiteko. Arzan ta gaye bereala errekara.

KATTALIN: Bai andre, banoa.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985