Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

XI

 

(Erramun ta beste mutikoak sartzen dira Joxe soñean dakartela. Onek kopeta surtzapi batekin lotua dauka, ta musua odolez zikindua. Joxe arri baten gañean yartzen dute).

 

ERRAMUN: Arranoa! Ederra egin diagu! Ta zer egin orain? (Joxe'ri) Erran zak: nola ago orain?

JOXE: Pasatzen ari zait.

ERRAMUN: Obe duk ola! Zakurra madarikatua! Pozoi eman bear diot! Baño ezurren bat ez al duk (daukak) autsi? (Besoak erabiltzen (eragiten) dizkio). Gizona, uste bai nikan illa itzela! Begi itxiak, sudur-aotik odol. Arraiua! izitu nauk arras. Eta... ez naiz gero nola nai izitzekoa (izitzen)...! Ez duk ola i? (beste mutikoari).

BESTE MUTIKOA: Yakiña! Ez aiz iñorekin izitzen... zakurrakin baizik.

ERRAMUN: Mille demonioa! Beste aldian balitz damutuko litzaitzuke. Baño, une ontan, gure laguna ein its ortan izakita, ez du balio burrukan astea.

BESTE MUTIKO: Gizona, gutxi aski zaik (ola ez yarri).

ERRAMUN: Banintz «petrikillo» bedere! ixtant (une) batez sendatua intzake.

JOXE: (zutitzen da) Pasatu zait.

ERRAMUN: Egia! Gora zu! (Berriz etzindurik). Au lana! Zer egin bear diagu orain? Nola antolatu arazo au? (Joxeri). Erranzak zerbait! Tira asmazak gezurren bat abudo! Etxetik norbait ateratzen bada galduak gaituk.

BESTE MUTIKOA: Asmazak ik; iregatik yoan gaituk. Gañera, ez duk erraten ain abille aizela? Tira ba, aterazak zerbait ire kalibizkor ortatik.

ERRAMUN: Mingaina ire aotik da aterako diatena!

MUTIKO: Ez aserretu gizona, nere asmoa ez duk amorraztea. To, orra non eldu dituken oiek.

ERRAMUN: Oixe, ez ginikan oien bearrik orain.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985