Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

III

 

KATTALIN (bakarrik)

 

KATTALIN: (zerura begiratzuz) Zure gatik egin dut auxe, amatxo maitea. Ez al da ongi egina? kostatu zait pittin bat; baño badirudit zerutik irriño bat egiten didazula. «kalte ordez, ik, beti, ongi egin». Auxe esan zidan Irene on utsak. Ta ongi ikusi dut, arrek esan bezala, biotz gogorrak biguntzeko orrek duen indarra. Baño izain dut naiko inderrik bide ontan irauteko? Joxe ostikala badatorkit zer eginen dut? Ta kitokume esaten badit? Amatxo, nere eritura guzietan zure gana yoko dut!

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985