Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

VI

 

KATTALIN, MIKELA (ugazama)

 

KATTALIN: (Ayenatu diren aldera joanik begira gelditzen da). Diabrua bano makurragoak dira mutil biurri oyek. Piper egin, sagarrak ebatsi, eskaleei iseka egin... Ene! Ez zaizkio, ba, anker oiek arrika asi?

MIKELA: (etxetik ateratzen) Ori dun! Oixe dun patxada! Olaxen egoten dun alperkerian goiz guzian? Ba-zirudin etxean lanik ez dunela. Olloei eman dien bazka?

KATTALIN: (Eztitsu) Bai andre, bai, aspaldi.

MIKELA: Piroak eraman ditun errekara?

KATTALIN: Bai andre, baita.

MIKELA: No bada: Galtzerdi oiek konpondu. Baño... arin ibili! Eguerdiko egiñak ez paditun... xeatuko aut! (Galtzerdiak ematen dizkio).

KATTALIN: Bai andre, bai.

MIKELA: Zer unan emen aixtian?

KATTALIN: (izitua) Mutiko aldra baitzen emen. Eskale bat etorri da ta aiek iseka ein diote ta...

MIKELA: Ta... ta... ta... Toteldu aiz ala! Ez diñat ori erran nai! Ta eskalea etorri baño len?

KATTALIN: Ordun... Joxe'kin ari nintzen.

MIKELA: A, Joxe'kin ari unan! Berriz ere aserrazi dun? Bañan... ik negar ein dun! Ez dikiñat erraten negar ez egiteko! Erran, negar egin dun?

KATTALIN: Oi, ama, barkatu...

MIKELA: Ordun, egia dun e?

KATTALIN: Bai andre.

MIKELA: Sutsune, ez dena (duna)! Ta zertaz egin dun?

KATTALIN: Joxe ta biok aserretu gera.

MIKELA: Yakina! Ik zirikatu-ta...

KATTALIN: (ausarki) Ez ama, ori ez!

MIKELA: Ago ixillik! Ik zirikatu, ta gero negar egin.

KATTALIN: Oi ama, au lana!

MIKELA: Bai, asi, asi negarrez, berriz ere. Nai dun sapaiko gela illunean sartzea? Milla aldiz bedere erran dikiñat etxetik bialiko autela negar egiten ba dun.

KATTALIN: Ez, ama, ez dut eginen.

MIKELA: Erran ba, Zer egin dion Joxe'ri?

KATTALIN: Ez naiz ausartzen.

MIKELA: Tira abudo, bestela sapaira.

KATTALIN: Biok aserretu gera ta...

MIKELA: Ta zer?

KATTALIN: Ta yoka asi zait.

MIKELA: Oixen, ik deusere egin gabe yoka asi zain. Zein ederki antolatzen ditun gauzak! Ik ere zerbait egingo ionan. Zer egin dion?

KATTALIN: Ura asi da.

MIKELA: Aski dun! Erran, bereala, zer egin dionan!

KATTALIN: Ark kitokume esan dit...

MIKELA: Kitokume? (irriz) ja, ja, ja... Ongi errana dun. Ta ik, zer erran dion?

KATTALIN: Ordun, nik, amorratu naiz, ta esan diot astaputza, ta bareyale.

MIKELA: Alke gabekoa; ori erran bear ionan ba? (arrunt aserre).

KATTALIN: (biziki) Ura asi da! Aski zuen kitakume ez erratea!

MIKAELA: Nabarmen alaena! Olako amorruakin erantzuten dun? No (zartako bat ematen dio) ikas zan ire miia (mingaina)ri kontu egiten (etxean sartu dala). Zer ikusi bear ote dugu oraindik neska biurri onekin?

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985