Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

X

 

AITA TA UGAZAMA

 

AITA: (Arbi zare batekin dator. Etxean sartzen da, ta zarea utzirik, berriz atera ta zunbil gañean yartzen du. Ugazama ere agertzen da).

UGAZAMA: Etorri zara?

AITA: Bai, oraintxe eldu naiz. Non da Kattalin?

UGAZAMA: Errekara yoanda, garbiketa egitera.

AITA: Ta Joxe?

UGAZAMA: Joxe eskolara yoana da.

 

(Ixillunea)

 

AITA:(Geldi, geldi) Ta... Lolita?

UGAZAMA:(pittin bat larrituta) Lolita... joan zen.

AITA: Yoan zen! Nora?

UGAZAMA: Ez dakit... lagunen gana.

AITA: Yostetara, lagunekin,e?

UGAZAMA: Noski!

AITA: (Bere kolkorako bezala) Lolita etxeko andereño apaña! Kattalin etxeko neskame zarpala!

UGAZAMA: Zer diozu?

AITA: Batzuek lanean ler egiten ta besteak yostetan. Ori ez da ondo. Emen guziendako bada lana.

UGAZAMA: Uste dut ez duzula erabakiko Lolita alorrera bialtzea.

AITA: Bere: Orain arte, ixillik egon naiz! baño ikusten dut gero ta gogorkiago egiten diozutela Kattalin'i. Ori akitu da ahatik. Emen guziak berdin bear da. Biar etxeko andereñoa, bere ezpain gorri, betazal urdin, azkazal me pollit ta guzi, nerekin artayorran ariko da. Ezta ba yoaten kalerietara, moda dela-ta aurpegi ta beso eguzkian beztera? Alorrean beztuko da ederki pertza bezenbat ere, naiez gero.

UGAZAMA: (geiago larrituz) Baño ez duzu ikusten ez dagola oitue.

AITA: Tori! Ez nintzen oartzen. Oitu arte goizero yoango da nerekin.

UGAZAMA: Baño ori eziña da. Ez pentsatu olakorik.

AITA: Bere: Zure alabaz, nexka on ta langile egin nai dut. Orain arte bezala yarraitzen ba du, alper arrailla aterako da. Daraman bidea arrunt bide txarra da; bide onera ekarri nai dut. Eta arrek erabiltzen ditun nabarmenkeriak eten bear dira betiko.

UGAZAMA: Baño, gizona, ez daiteke, ez daiteke.

AITA: Nai duzu zure alaba zoritxarrekoa izatea?

UGAZAMA: Ori ateraldia! Nola naiko dut, ba nere alabaren zoritxarra?

AITA: Orra ba: alperkerian azten bada, zoritxarrekoa izain da.

UGAZAMA: Lolita alperra dela esatea ere! Ta zuk erran...

AITA: Ots!, naikoa da. Banoa beiak deiztera. (Etxean sartzen da. Ugazama iarraikitzen dio).

UGAZAMA: Lolita artayorran! Ez ahal, ez ahal!

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985