Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

VIII

 

(Katalin eldu da, zarea artzen du)

 

KATTALIN: Banoa. Agur, gero arte.

UGAZAMA: Ago, ago pitin bat. Ator unat.

KATTALIN: (zarea lurrean utzi ta urbiltzen zaio) Zer da ba?

UGAZAMA: Zer den? Aistian, ire burua saindutu eginen unan, baña gaixtakeriak egiten ba dakin.

KATTALIN: (gorrituta) Zer egin dut ba, otoi?

UGAZAMA: Arasak arakatzen ere badakin...

KATTALIN: Ez andre, nik ez dut olakorik egin!

UGAZAMA: Ez, e? Nondik atera ditun sakelan zenitun goxoak?

KATTALIN: (Arras larritua, itoka) Ez, andre, ez andre! ez ditut ebatsi!

UGAZAMA: Nork sinetsi? Ebatsiak ezpaditun, nondik zetozkik?

KATTALIN: «Yauregi»'ko etxekoandreak eman dizkit alorretik eldu nintzela.

UGAZAMA: Ta guziak iretsi ditun...

KATTALIN: Bi baizik ez dizkit eman.

UGAZAMA: Gaie ortik gezurti! Orrelaxe maite ditun ire anai-arreba.

KATTALIN: (Zalantzan gelditzen da zerbait erran nai balu bezela, baño iresten du). Agur ba, gero arte.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985