Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

IX

 

KATTALIN: (Berriz yartzen da ta galtzerdiak konpontzen asi). Egia dio Irene'k. Kalte egiten badidate ere, nik, beti, ongi egin. Bañan ez diñat asmatzen nola. Joxe'kin edo Lolita, etxeko «señorite»kin yostetan asten banaiz, belaxe bialtzen naute, zatarra naizela esanaz. Erausian ari direla, eleketan sartzen banaiz: «ik ez dun emen ikustekorik» esanez ao zabalik uzten naute. Supazterrean ari direla, ni, zoko batean aaintzia bezela egon bear. Txakurtxoa, gure «Txiki» polita urbiltzen bazaie, besarka ta musuka ibilliko dute; neretzat, ordea, ezta musurik. Baño ez naiz aserre Txiki'kin Ez oixe! Ongi maitekorra da! Onek, bedere, besteak bezenbat maite nau. Noiz nai nereganatzen da, ta magalera xalto (yauzi) egin-da, ederkizka milikatzen dizkit mazelak. Gaixo, Txiki, onek, beintzat, musukatzen nau. Ta mandatuz igortzen nautela, nerekin etortzen da pozik xaltoka ta zalapartaka.

        Egia errateko, aitatxok ere, noizbeinka belaunetan artuta, laztantzen nau; baño abudo aski etorriko zaizkio bertzek bekaizkeriz: «aitatxo, musu bat neri», ta ni, yakiña, alde egin bear.

        Baño arrazoia du Irene'k: muxintzen banaiz, makurrago izain da. Kalteordez ongi egin. Nola egin daiteke ordea ori? Irene'ri galde eginen diot.

        Baño uste dut orrek auxe erran nai dula: erriatan ematen badidate, ez aserretu; illundu bearrean, alai egon. Jone burlazka asten bazait, nik ez kasorik egin. Baño ene! berriz kitokume erraten ba dit... Amatxo, lagun zadazu olako gogorkeria eramaten.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985