Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

VI

 

KATTALIN, UGAZAMA

 

KATTALIN: (Etxetik ateratzen da zare bat buruan daramala).

UGAZAMA: Eldu aiz? Tira, gaye arin, arin ta ba-dakin illundu baño len etxean bear aizela egon.

KATTALIN: Bai andre, bai.

UGAZAMA: A, ago pixka bat. Yantzi guziak artu ditun?

KATTALIN: Bai, andre.

UGAZAMA: Jaboia ere bai?

KATTALIN: Ez, aantzi egin zait.

UGAZAMA: Ergela ez besterena! Nola egin bear dun ba garbiketa? Gaie tximista bezala!

KATTALIN: Banoa (badoa laisterka ta bidean erortzen zaio pardeltxo bat. Ugazama badoa pardeltxoa artzera).

UGAZAMA: Zer ote du papertxo ontan bildu?

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985