Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

XIV

 

LENGOAK, AITA TA UGAZAMA

 

(Zarata gogorra aditu-ta, aita ta ugazama agertzen dira).

 

AITA: Egundeño! Zeñek sortu du iskanbil gogor au? Erotu zerate, edo...? Geldi, geldi guziok, deabrukume zitalak!

UGAZAMA: (Joxe ikusirik) Jesus, Maria ta Jose. Zeñek jo du nere semea?

AITA: Madarikatuak! Nere neskatikoari yoka? Nik emain ditzuet ordaina!

 

(Badoa mutikoen gana arras sutua. Oiek, Kattalin askatu-ta beste mutikoen artean sartzen dire. Liskarra dirau (darrai). Aitek bere alaba laztantzen du ta ugazamak, bere semea).

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985