Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

VII

 

KATTALIN, IRENE (adiskidea)

 

(Kattalin, yarririk, negarrez ari da. Irene agertzen da. Gelditurik, begiratzen dio, errukitasunez).

 

IRENE: (bere baitan) Gaxoa! Etxe ontan ez du gauz onik eginen. Olako neskatiko apal, bigun, ta polita ta etxe ontan ez dute ikusi nai. (Urbiltzen zaio) (samurki) Kaxo, Kattalin. Zer dun? Negarrez ari aiz? O, ez negar egin, ta esadan zer gertatzen zainan.

KATTALIN: (Ixiltzen da ta begiak idortzen ditu) Ongi etorri Irene maitea.

IRENE: Zer dun, gaxoa? (Aren ondora agertzen da ta maiteki egiten dio). Tira, erraion zure adiskide maiteari.

KATTALIN: Oi, Irene zertako? Ez du balio. Ergela bat naiz. Ez niñan negar egin bear.

IRENE: Baño negar egiteko zion bat izanen dun.

KATTALIN: Ez da deus. Negarrontzi bat naunela diote, ta ez dun arritzekoa.

IRENE: (Besarkatzen du) Zein ona aizen! Badakit zer dunan. Ikusi diñat mazel gaxo ontan zartako galanta artu dunela.

KATTALIN: O, egi, ikusi al dun?

IRENE: Bai, kuttuntxo ori, ikusi diñat. Baita entzun ere. Etxe ontan iñork ez au maite.

KATTALIN: Alaxe dun (da). Neretzat maitasunik ez dun. Neretzat mukerkeri baizik ez dun.

IRENE: Gaxoa! Bai urrikari enetxoa!

KATTALIN: Esker milla, Irene. Zure solas ta maitekiak on egiten ziotek nere biotzari.

IRENE: Zein zoritxarrekoa zeran!

KATTALIN: Andrago banindu(o)n... baño neskatiko aul bat baizik ez naun.

IRENE: Zer eginen uke?

KATTALIN: Neska tarrotua banindu(o)n, etxe ontatik aterako ninduken betiko.

IRENE: Baño nola? Nora yoanen (yoango) intzake?

KATTALIN: Neskame yoanen ninduken, Iruñera.

IRENE: Ene! Elizaldeko alaba, neskame!

KATTALIN: Elizaldeko alaba, Elizalde'an neskame izatekotan, obe din bestekoenean egotea.

IRENE: Tira, tira, gaurti burutik yogai txar oiek.

KATTALIN: (bere ariari yarraituz) Ez niñan alakorik pensatzen. Nik Larraldea'tik iges egin! Zenbait aldiz erraten zidanan nere amatxo gaxoak: Katalin, i aiz etxe ontako erregiña, ta egun batez i izanen aiz Larralde'ko etxeko andrea. Ala izanen zitzakenan amatxo bizi balitzan; baño ura ilez gero etxean sartu ditunak ez niauk ikusi nai. Zer egin bear diñat, ba, guziok beti erristan ematen ari bazaizkidan?

IRENE: Kattalin, entzun ondo: ez geiegi larritu. Izan adi beti ona. Kalte egiten badikiten, ez kasorik egin; kalte-ordez, ik beti ongi egin. Orixe bezelakorik ez dun besteen biotzak samurtzeko, ta Yainkoak ez au atzenduko. Uste diñat gauzak laister aldatuko ditunela etxe ontan.

KATTALIN: Esker mille, Irene. Ire esanak (esan=esan on) beteko zitiñat. Nere amatxo gaxoak zerutik lagunduko niauk.

IRENE: Oixen bai! Nola galetsiko din bere alabatxo kuttuna?

 

(Zutitzen da. Kattalin ere, eskua artzen diola zutitzen da).

 

KATTALIN: Baoa? Au atsekabea! Ez zekin nolako laguntza ekarri dionan nere biotz gaxo oni. Orain, berriz bakarrik gelditu-ta, illunduko zaidan.

IRENE: Biotz on! Itundasunak menperatzen baau, jaso begiak zerurontz. Pentsa ezan antxe dagola ire amatxo ta esaiozu aren omenez pozik artzen ditunala etorriko zaizkiñan naigabe guziak. Gogora zan zerutik irriño goxo bat egiten dikiñala ta bere eskuz Yainkoari eskeintzen zionala zure oparia. (Gerritik elkar-artu-ta badoaz ezker aldera).

KATTALIN: Oi, zure solas ederrak biotz erdian yosiko zitiñat. Ez zaidan iñor zu bezala mintzatu. Indar berri bat etorri zaidan, ta nere amatxoz oroiturik, aisago yasango diñat nere zoritxarra.

IRENE: Agur, enetxo (musu bat ematen dio).

KATTALIN: Agur, Etorriko aiz laister?

IRENE: Bai, maitea, pozik etorriko naun.

KATTALIN: Esker mille.

IRENE: Agur, kuttun ori.

KATTALIN: Agur, urrena arte.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985