Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

I

 

(Lolita, ederki apaindua, etxetik ateratzen da).

 

LOLITA: Ea zerbait aantzi zaidan? (Bere buruari begiratuz). Ez dut uste. Eraztuna... «pulsera» (eskumuturreko)... kollarea (lepoko)... sakeltaoa... Arras ongi! Ederkisko nago soñeko berri onekin. Oñetakoak ere ez dira nolanaikoak. Orain... aita or ote da? (Ateari urbildu ta barnera begiratzen du) Ez, ez da ageri. Tira ba, (Sakeltaoa ideki ta ispilluari beiratuz, ezpainak gorritzen asten da, noizbeinka etxe barnera begiratzen dula) Ikusiko ba nindu...! Utikan! Gizon zakar oiek Zer dakite oraingo «modaz»? Egongo gera neska ttuttunak bezala! Alajaña! Ara Etxeniki'koak, ez dira ez plazan agertuko musua apain, apain egin gabe. Egia aberats okituak direla. Automobilla ere badute, ta uda amaituz gero, Madrillera yoaten dira bizitzera. Oixen da suertia! Ta egon zaitez emen, beti bei ta txerri artean, mendi zoko ontan, noiz nai leporaño lokatzetan sartzen zarela. Ni ez, segurik; zerbait asmatuko dut emendik alde egiteko.

        Baño besteak ere badakite beren buruak apaintzen; baita aurpegia poliki margotzen. Orra Iribarne'ko Lutxi. Zer da neska potoka ori? Esne saltzale txar bat besterik ez da, ta arin-arin doaiela, panpin polita bezala, yende guziak itzulikatzen zaizkio. Eta Martintxone'ko neskak? Noiz nai ikusiko dituzu landan (alorrian) artoyorran. Badakigu, ongi aski, zer diren Martintxoneko yendeak: nekazari kaxkar batzu baizik ez dira. Lanean ler-egin ta baba txar batxu ta gasna pittin bat yateko aña doi doi irabazten dute. Ta ikustekoak dira neskak, igandetan, plazan agertzen direla: soñeko izigarri politta, sedazko galtzerdiak, oñetako xuriak, ille arro, ezpain gorri, aurpegi txukun... tori! Lenengo mallako «señoritak» esango zenuke. Ta Larralde'ko alaba azalduko da neska erremexa bezala, e? Ez oixen! Zer da Lutxi, zer Martitxonekoak ni baño geiago? Oien ondoan milla aldiz gorago naiz (nago).

 

(Urras batzu aditurik, gibelera beiratzen du, arras izitua. Tarrapataka etxerontz asten da, ta une ontan Kattalin, sone soinean aitzurra agertzen da).

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985