Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

V

 

UGAZAMA (bakarrik)

 

UGAZAMA: Neskatiko oni zerbait gertatzen zaio. Len, beti itun ta minker egoten zen. Gaur, ordea aurpegi argiago ta alaiago du. Zer ote du? (Une batzuk aldazkar egon ta) Egia errateko, lana franko du etxe ontan gaxoak. Ez du emen maitasunik aurkitzen. Nere senarrak erraten dit, maizeski, gogorregi erabiltzen dugula. Ezautzen dut, ongi aski, buruauste ori badula; baño ni gogaiteragiteko bildurrez, edo (noski), ez da gogorkiago mintzatzen. Ta orrela yarraitzekotan, ziur nago, egun batez elkarrekin aserretuko giñakela... (gogoetatsu gelditzen da).

        Ez, ori ez da gertatuko, iñondik ere. Kattalin'ek nere semeak dituzten eskubide berberak ditu etxe ontan. Gauzak zuzendu bear dira emen. Baño... eldu da. Itzal ditzagun, orain beintzat asmo ok.

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985