Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

IX

 

(Patxiko ta bere lagunak agertzen dira).

 

PATXIKO: Emen ez duk iñor. Zer egin ote ditek astakillo oiek? Ez bearren bat ez pa zaiek gertatu.

LAGUN BATEK: Um... badaitekek. Oraindik iñor ez agertzea...

PATXI: Itxo egin dezagukan emen.

LAGUN I: Egin izan bear giñikana zen maixuari erran nola yoan dituken sagarrak ebastera.

PATXI: Ez ta...! Besteen gaiztakeririk ez dik beñere salatu bear.

LAGUN I: Egia errateko, obe duk bai. Erramun'en eskumuturrak ez dituk nolanaikoak...

PATXI: Demoni illupe... (arro, arro) Uste duk Erramun'en bildur naukela? Axola zaidak astakillo orren gatik! Betor, nai ba dik, bere lagun guziekin ez nauk izituko. Baño, alaere, nik ez diat beñere Erramun ta aren lagunak salatuko: ori itxuskeri andia da-ta.

LAGUN I: Aizue, ta aien bidera gain (yoango) baginduk. Larralde'ko bordara ganak dituk. Bearbada, bidean atzemango zitiagu.

PATXI: Ateraldi ona! Tira, goazen. Ola, lenago yakinen diagu zer gertatu zaieken.

LAGUNA I: Baño ekin etortzen ikusten bagiautuztek, lapurretan ere ekin gindukela usteko ditek.

PATXI: Bai nai ba ditek. Neri aski zaidak neronek yakitea ez naukela erruduna.

LAGUNAK: Tira, ba, guazen Larralde'ko borda aldera. (Badoazi).

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985