Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985

 

XIII

 

LENGOAK TA KATTALIN

 

(Iñal guzian burrukan ari direla, agertzen da Kattalin, buruan yantzi zarea daramala).

 

KATTALIN: Ene! Zer da au? Eratu al zerate, guziok? (Beire gelditzen da).

PATXI: (arras larritua, besoak goratuz) Geldi, geldi guziok, otoi! Zaozte geldik! Ez izan ain ankerrak!

JOXE: (Urbiltzen zaio) Zer diok, txaldar orrek? Ez aiz ba i burruka auxe piztu dukena?

PATXI: Nik, ez!

BESTE MUT. B.: (urbiltzen zaizkie) Bai, i aiz, i. Ta orain guziok liskarra ipiñita, bildurrez edo, ez aiz gauza burrukan sarteko. Sartu bearko, ba, nai ta naiez.

 

(Joxe ta biok lotzen zaizkio. Patxi'k beste mutiko b. lurrera botatzen du. Kattalin'ekin beaztapatuta, onen zarea lurrera dator).

 

KATTALIN: Ene, ederra egin diagu! (Ariñeketan jautziak biltzen ditu. Patxi'k Joxe lepotik atzematen du).

PATXIK: Ezbaintzen kolpatua xautuko indukedak.

JOXE: Utzak geldi! Arraputza!

PATXI: Ez aut utziko.

JOXE: Jo zak ba! (Zartakoka asten zaio. Patxik erantzuten dio).

KATTALIN: (yantziak biltzen amaitu ta): Patxi, utzak Joxe bakean!

PATXI: Gel bedi bera! Ta, i, gaye bereala emendik!

KATTALIN: (Patxi besotik artzen du, eltzen dio) Utzak Joxe bakean! Ez duk aditzen? Nere anaya duk.

PATXI: Ire anaya? Erran zan ire etsaia. Zanpateko ederrak bere arreba maitetxoari ematen ba zekik.

KATTALIN: Nere anaia da, utzak geldik! (Bien artean sartzen da).

 

(Zenbait mutiko urbiltzen zaizkio).

 

MUTIKO B.: (Kattalin'i soñekotik iraitzi-ta) Alde emendik, suntsune!

KATTALIN: Ez, ez naiz gain. Utzazue Joxe.

MUTIKO B.: Ezetz? Ikusiko diñagu. (Bultzada batez bien artetik ateratzen du. Beste mutikoak inguratu dute ta zanpatzen dute gogorki).

KATTALIN: Olloak! Txepelak! Neskatiko baten aurka ausartzen zerate ala! Basatiak! Aite, aite...! (Oiuak, zalapartak, iskanbille).

 

Kattalin umezurtza, Alejandro Tapia Perurena
Egan, 3/4-1985