Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

IV

 

KAPI, IZAR eta PELI

 

(Peli agertzen da.)

 

KAPI: Ze barri?

PELI: Beste telegrama bat.

KAPI: Ba dator ontzia?

PELI: Telegrafistak ez dau deitzen lagundu, beste telegrama au erakutsi aurretik.

KAPI: Zeiñena da?

PELI: Emaztearena.

KAPI: Zetan dago?

PELI: Barri txarrago dakar. Atzo ipiñia da.

KAPI: Zer? Esan bein.

PELLI: Il da.

KAPI: Il dala? II dala? Besterik ez? Zelan? Noiz? Besterik ez? Zetan zagoze itandu barik? Ez dakizue olakoetan zertzeladak eskatzen? II dala? Benetan?

PELI: Auxe diño: Atzo il eta gaur enterratu dogu. Bilbon ipiñia da.

IZAR: Zure miña igarten dot. Errezaten jakin gura neuke.

KAPI: Ez dago andrerik errezaten ez dakienik. Il dala? Alaba il? Negar egiten jakin gura neuke. Benetan negar egiten!

IZAR: Negarrez ikusten zaitut.

KAPI: Andrak lez, malkoz beteta nai neuke, mara-mara. Laga nagizue. Juan zaiteze emendik. Eskutatu zaiteze. Bakarrik nai dot egon. Bakarrik negar egin. Bakarrik! Alaba il! Il...! Nik ikusi barik il...!!

IZAR: Zer eukan?

KAPI: Ez itandu. Eztakit. Eztozue ikusten ez dakidala ezer? Bakarrik egon nai dot! (Itxasora begira lotuten da, esku-bandan, makur. IZAR eta PELI ixilik.) (Garratz.) Itxasoa! Madarikatuten zaitut! Ogi ordez biotza zatitu daustazulako madarikatuten zaitut. Madarikatuten zaitut gaua, betiko antzera traidore izanik, esperantza bako illunpear sartu nazulako! Madarikatuten zaituet kiñuka zabiltzen izarrak, nire miñik ezagutzen ez dozuelako! Madarikatuten zaituet mendiak, zirkiñik egiten ez dozuelako! Madarikatuten zaitut izadia, gabaren luzea ariñago eteten ez dakizulako! Madarikatuten dot gizonaren ezereza, madarikatuten dot biotzik eztaukan legedia! Madarikatuten zaitut bizitza!! Ta madarikatuten dot...

PELI: Kapi! Ori ez! Ez!! Ori ez!!

KAPI: Ez!! Ez...!!

IZAR: (Peli'ri.) Zuk eztaukazu semerik?

PELI: Parkatu. Errezaten nago. Nik itxasoan artu eta ikasi dot esperantza barrien lotsa eta kezka!

 

OYALA

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970