Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

IV

 

KAPI eta IZAR

 

(Alkargana urreratu ta alkar agurtuaz.)

 

KAPI: Ameriketan uste zindudazan.

IZAR: Andrak ez dogu jakiten noiz etorri ta noiz joan: Emaztea zan?

KAPI: Bai.

IZAR: «Atsegiña», baiña... akerrak adarrak okerrak. Ez da olako esakeraren bat?

KAPI: (Destañez.) Ahari topekak egiten diran lez, andre topeka nai neuke ikusi.

IZAR: Batez be laiño egunetan.

KAPI: Laiño egunak gorputza makaldu ta astandu egiten dabe batera. Noiz joateko?

IZAR: Ingurutik bialdu nai nazu?

KAPI: Illabete baiño len, esan zendun.

IZAR: Asmo ori ekarri neban. Baiña nire gauzak illun dagoz.

KAPI: Erbestean bizi diranentzat urruneko negozioak beti agertzen dira illun.

IZAR: Nireak ez dauke kaku andirik diruz.

KAPI: Gizonen bat?

IZAR: Munduan geiegi ibilli gareanok ez gaitu gizon batek ikututen. Gizonak posporoa zarie. Ta zetarako nai dot nik posporoa, bein zigarroa biztu ondoren?

KAPI: Illargiaren ardatza okertzea errezago da zuek nai dozuena igartea baiño. Ez nekien pilotoarekin adizkidetasunik zendunik.

IZAR: Kontuz. Ezaupidea. Besterik ez.

KAPI: Ez nabil zirika.

IZAR: Fiñegi da. Drogatua bizi dala dirudi.

KAPI: Zegaitik?

IZAR: Gaurko gizartean, drogatu barik, gaitz dalako zintzo biziten.

KAPI: Gizarteari biraoka diarduzu?

IZAR: Norbaitek ez eban esan azpaldi, libre ta garbi dagonak atzamarrak jasoteko? Dana dala. Zure alabaren iltokian klabelin zuriak ipinteko garra ta zorra daukadaz.

KAPI: Itxastarrok illei baketan lagaten dakigu.

IZAR: Ta biziekin gerran egin, ez?

KAPI: Or konpon. Zerbait artuko dogu?

IZAR: Oraindik kamarerorik ez da sartu ta ugazaba bere arazoetan dabil.

KAPI: Egun ederrak igaro nitun kafe onetan sasoi baten.

IZAR: Ez ziñan otz ibilliko garai aretan. Amaika gau txori ibilten ziran emen.

KAPI: Zelan dakizu?

IZAR: Zure arpegikera ezagun egin yatan barkoan ikusi zindudazanian.

KAPI: Ez. Ez eidazu olakorik esan.

IZAR: Eta zure emazte adarduna... Zegaitik alkarren inguruan bizi izan diran emakumeak, une baten, alkar ezagutzea baiño ez ikustea naiago izaten ete dogu?

KAPI: Nire emazteak ez zaitu ezagutzen.

IZAR: Geiegi.

KAPI: Nundik?

IZAR: Bizitzatik. Premiñetatik. Eta zegaitik ukatu? Argalkerietatik. Atsegiñetatik.

KAPI: Izar! Zeren billa zabiltz?

IZAR: Ezer ez.

KAPI: Nastatu gura nazu?

IZAR: Nik baiño leenago egin zenduezan.

KAPI: Ezin ziñei edozelan itz egin. Kapitan bat naiz. Ez naiz edozein.

IZAR: Besagaiñeko zinta eta galoiak ez dabe gizonik zintzotuten.

KAPI: Ez dautzut motiburik emon orrenbeste konfiantzaz jarduteko.

IZAR: Bein galtzen da konfiantzea ta bein lotsagalduten da bat. Parkatu. Bizitzako garrazkeri batzuk esaten nabil. Eztago emen ipar bigunaren ozkirririk. Eztakit zek sutu naben. Belarri zorrotza daukat. Konbentzidu nai zaitut, kontura ekarri, «atsegiña» izan ba nitzan be... besteak be ezagutu ninduzala bide bardiñean.

KAPI: Izar!

IZAR: Ta naiago izango neban premiña orretan ez sartu...

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970