Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

III

 

TOBA, KAPI eta IZAR

 

KAPI: Agurtuko dogu?

TOBA: Eztakit zegaitik ainbesteko gurari. Arduratsuegi ikusten zaitut andre orregaz.

KAPI: Azkenengo ibillaldian lagun atsegiña izan neban.

TOBA: A... bai?

KAPI: Zegaitik ez?

TOBA: Atsegiña, ezta?

KAPI: Eztakit itzik neurtuten.

TOBA: Neurtu dozu ondo: atsegiña. Pilotoa ta zu, bata bestearen leian ibilliko ziñen, agiri danez.

KAPI: Pilotoa ta nik ez dogu euki ezer, ezer be, entzun?, andre orrekin.

TOBA: Nik ba dakit itxasontzietan zer jazoten dan.

KAPI: Nik be ba dakit kapitana naizena. Entzun? Eta nik ba dakit kapitan lez zer egin bear dodan.

TOBA: Gizonak baiño andreak bigunkiago artu. Andrak berez dituen jausialdi edo makaltasunetan biztuten alegindu... Ta zetarako ukatu? «Puentean» edo esku-bandan, ipar bigunaren aizeetan naastuten diran emakumien uleak bardindu, aizeak zabaltzen ditun papar zabalak lotu...

KAPI: Toba! Zer da au? Zer pentsaten dozu?

TOBA: Pentsatu ez. Irudipenak agertu.

KAPI: Zegaitik ain zuzen be, sekula ez eta gaur..., orain, errezelo orreitan sartu?

T0BA: Pilotoak dakiana kapitanak jakingo dau.

KAPI: Edo ez. Ikusi bear nun eta zetan.

TOBA: Illargiaren itzaletan kapitanak ariñago begiratzen ei dautse, egarri diran andreeri, begietara; edo ikutu, busti diran espanetan... eta...

KAPI: Toba! Ez jarraitu!

TOBA: Ta, bear ba da, ontzian igarten diran makurpenak eta bigunkeriak, leorrian...

KAPI: Ixil! ixil zaite!

TOBA: Pilotoak itz egin dau.

KAPI: Noiz?

TOBA: Ez dozu ikusi? Ez dozu ikusi itz gozoetan, eta... eta... Txandaka egingo zenduen noizbait?

KAPI: Gaixo zagoz?

TOBA: Zegaitik?

KAPI: Gaixo ezik, ezin sinistu neikedalako zure itzetan.

TOBA: Gizon guztiak hipokritak zariela eztakizu? Ez besterik itxuratzen alegindu. Ta ba nua.

KAPI: Nora?

TOBA: Gelditu ziñei nigaitik. Andre «atsegiñak» agurtzeko erreten ez zagoz ba? (TOBA juaten da, destañez, ta KAPI'k irribarre mintsuz begiratuko dautsa.)

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970