Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

IX

 

TOBA, KAPI eta PELI

 

PELI: (Agertuaz, itzal, baiña bere-berean.) Kapitana! Kapitana!

KAPI: Ez niri itzik zuzendu. Ez zaitez nigana etorri.

PELI: Barkuan ez da ezer igarten.

KAPI: Ta zer?

PELI: Mariñelak betikuak dira.

KAPI: Ta zer?

PELI: Iñok ez dau gauza barririk oartu.

KAPI: Ta zer?

PELI: Osterea egiten datozan ogetamar kanpoko lagunak, zuzen dagoz.

KAPI: Zuzen!

PELI: Polizoirik ez da iñun igarten.

KAPI: Ez!

PELI: Tarterik ez dogu laga ikusi barik. Ta bizirik beintzat ez dator iñor.

KAPI: Ez!

PELI: Maletetan ez dago sospetxarik eta berezirik zabaltzen dabenik.

KAPI: Kontrabandoak maleta zaarretan egiten dira. Ez zenkien? Normaletan. Betikoetan.

PELI: Etxeko telegrama bat dago ainbat lasterren erantzuteko zer billatu dogun, erabagi bat artu al izateko.

KAPI: Pekaturik andienak andre normalak egiten ditue. Ez zenkien?

TOBA: Ixil zaite.

KAPI: Zure semeak jakin bear eban. Ez da zure semea?

PELI: Kapitana! Lanean nago. Serbizioan. Telegrameari erantzun bear dautsagu.

KAPI: Peli, biotzik ez daukazu? Odolik ez daukazu?

PELI: Kapitana, nire zeregiñaren ardura daukat une onetan.

TOBA: Gorrotatzen nazu. Ba dakit. Ba dakit. Zitalkeriz erakusten daustazu, zitalkeri otzez, zitalkeri garratzez!

KAPI: Peli, itz egin daigun, gizonik-gizon.

PELI: Nire ardurak amaitu ondoren, nire serbiziotik gero itz egingo dogu, premiña ba da biotzik-biotz. Zer erantzungo dot?

KAPI: Eztakit. Erantzun nai dozuna.

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970