Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

II

 

KAPI, TOBA, IZAR eta PELI

 

(Euren maian ixillean geratuko dira KAPI eta TOBA. IZAR eta PELI, eurenean, oi diran agurrak egin ondoren, jardunean.)

 

IZAR: Berandu zatoz. Erdi etsita negoan.

PELI: Zatarra eta gaitza da Bilbo ibilteko. Topo ta topo, orduak galtzen dira bidetan. Parkatu.

IZAR: Ezer jakin?

PELI: Zerbait. Pixkat.

IZAR: Esan. Garretan nago jakiteko.

PELI: Oraindik... Eztakit amesak biztu erazi ala etsipena emon.

IZAR: Beraz ez dakizu ezer?

PELI: Edo geiegi... bide galduetan ez ba nabil. Bata esaten ez naz ausartzen eta bestea biribiltzeko segururik ez dakit.

IZAR: Nik ezin nei ur bitara jokatu. Prisa daukat. Keixu nego zerbait argitzeko.

PELI: Ba diardut alegiñean.

IZAR: Ez eten eta ez etsi. Zegaitik ez zoaz... Ulertu daustazu nora, ez? Ausartu zaite. Oraindik biziko dira nire ezagunak. Ba dakizu zelan deituten eusten sasoi aretan? «Urrezko zilla». Ba! Etzaitez lotsatu. Gaztetako gauzak.

PELI: Enau ortik jo.

IZAR: Sekula be ez?

PELI: Gaur arte ez.

IZAR: Orretara etzaite joan. Erpa luzeak egoten dira an. Gaitz da osorik urtetea. Gaztetasunaren zoroa, zorotasun gaztean biurtzen da. Ta zorotasun gaztea... biurria da, itsua. Ta loia, zikiña. Gorputzari mesederik ez eta goguari ittotasuna ekarriko dautzu.

PELI: Parkatu. Eskatu zendun mesedea ez da ori.

IZAR: Lenengotatik esan bear neutzun bide ortatik jokatu nebala.

PELI: Ez asarretu, baiña igarri neban.

IZAR: Zetatik?

PELI: Egia esateko, eztakit. Baiña nire barrurako, igarri neutzun. Igarri edo susmatu neban.

IZAR: Ain ezagunak gara?

PELI: Kalekoak bai. Lupa barik be.

IZAR: Besteak lizun eta berdeago dira. Berdea... Esan nai dot, gu baiño gaixoago. Kalekoak premiña biurtu dabe ibilkera eta bizibide ori. Besteak... lizunkeriz, bizioz.

PELI: Danak be bai, segurutik. Dana dala.

IZAR: Zuk andrea artzean olakoa artuko ba zendu?

PELI: Kezkaz zagoz eta olakoak gogoratzea atsegin yatzu?

IZAR: Egia.

PELI: Noiz jaio zan zure umea? Gogoratzen?

IZAR: Noiz eta nun, ez dira paperetan agiriko.

PELI: Ta izena?

IZAR: Nik eztakit zer ipiñiko eutsen.

PELI: Aita?

IZAR: Eztakit. Mutilzarren bat izan leikian, edo beste amar umeren aita.

PELI: Lenengoa ziurrago.

IZAR: Edo bigarrena.

PELI: Beraz zuk eztakizu besterik, orain amar urte, Mayatzaren bostean, beste neska baten bitartez, Bilboko Casa Cunan iru lau egunetako ume bat laga zendula baiño.

IZAR: Alaxe. Neska bat.

PELI: Bilboko Casa Cunan, egun aretan, iru ume sartu ziran zurearen antzera. Ta irurak neskak.

IZAR: Ain zuzen be.

PELI: Ordurik eztakizu?

IZAR: Nik goiza egin orduko eroan neban.

PELI: Irurak egun senti ordurako eroan ziran. Pekatua ta frutuak illun zaleak dira.

IZAR: Etzaitut aukeratu zirika ekiteko.

PELI: Nik sentiduten dodana esaten dakit. Eta ez min emoteko gogoz.

IZAR: Eta umeak nok atara zitun?

PELI: Ori jakingo ba litz, ume asko ez litzakez artuko ama pekatarien edo ama urratuen bildurrez.

IZAR: Eztautzut ulertzen.

PELI: Zeren billa zabiltz?

IZAR: Alabarena.

PELI: Ez zendun laga?

IZAR: Ulertzen dautzut. Kapitana ikusi dozu?

PELI: Ez.

IZAR: Berak ikusten zaitu.

PELI: Nun? (Konturatuaz.) Parkatu. Ba nua. Igarten ez berba lekuak nundik sortu leikezan? Zirika nabillela esan dozu len? Beste batzuk zirrika esango dabe.

IZAR: Bai. Andreak, itxasertzeko semaforoen antzera, inguru guztiari buelta emoten dautsa begira ta begira. Ta begiak dizditsu daukaz.

PELI: Ori. Onezkero zirrika ikusiko nindun. Ta... ta... ta...

IZAR: Ta zer?

PELI: Zer? Zeta, zeta, zeta.

IZAR: Zer da ori?

PELI: Zirika, zirrika, zantartu.

IZAR: Ni naz testigu.

PELI: Orretan testigu bakarra kontzientzia da. Besteak ez dabe balio. Ba nua.

IZAR: Ni be bai.

PELI: Edo ni, edo zu. Batera ez.

IZAR: Kaskar argia daukazu.

PELI: Itxasotako iparrak garbitua. Noiz ikusiko gara?

IZAR: Ainbat lasterren nai neuke.

PELI: Nun?

IZAR: Ni inguru onetatik ez naz aldenduko. (PELI juaten da.)

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970