Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

VI

 

KAPI, IZAR, PELI eta TOBA

 

TOBA: (Atean siku.) Zain nago.

KAPI: Erdu.

TOBA: Prisaz nabil.

KAPI: Norako?

TOBA: Esango dautzut. Etorri.

KAPI: Nik, norako barik, ez dakit iñora urteten.

TOBA: (Garratz.) Ondoa jota, inkallatuta gelditu zaite ortxe. Betiko, nai ba dozu. Drogen kontrabandoa darabiltzuela dirudi, ainbeste kuku batzar eta misterioz.

IZAR: (Ausartuz.) Gizonen kontrabandoa darabilgu. Ez dozu ori pentsatu? Toba ez zara zu? Laster ahaztu gara. Kapitan baten emaztea ziñalako, ez nazu agurtu nai? Ezagun gara, ez ukatu. Parkatu. Ikusi orduko zure alabearen sentimentua agertu bear neutzun. Nire alaba ba'zan lez sentidu neban bere galtzea. Ezagutzen dot zure egon ezin ta zure kezka.

KAPI: Ezagutzen ziñen, benetan?

IZAR: Nunbaiten ikusi giñan. Ikusi ta gañerakoak. Sagar usteletzaz ez dogu itz egin? Dana dala, zer jazo yakon alabari?

KAPI: Ez orretaz jardun.

TOBA: Miñik ez eidazu barriztatu, mesedez.

KAPI: Beretik urteten dau entzunagaz batera.

IZAR: Parkatu. Ez nekien alabarik zendunik be-ta. Suertea euki zendun. Nik lez. Ibilli ta ibilli... ta deskuido bat edo gertaera bat. Kasualidade bat. Ni ez naz lotsatuten nire biziagaz. Ulertu egidazu. Lotsatu bai, bizi modu aregaz. Baiña zer izan nitzan izaten, ez. Zure gizonak ez al dau esan bear nozbaiten musturrarekin edo koastarekin mollako arriak jo dituzala, edo larri ibillia dala ondoa jota? Zer egingo leuke pilotoak aitzak nun dagozan jakin ezik, edo ondar mendiak nun dagozan ikasi ezik?

TOBA: Prisaz nabillala esan dot.

IZAR: Eta senarra eroan nai? Errekaduetako paketeak erabilteko ba da, Pelik lagunduko dautzu. Zure senarrarekin nire Ameriketarako osterea gertu nai dot. Ez bildurtu. Tximurrak eta zimelak gogortuta, blindatuta ez gaituzu ikusten?

KAPI: Luzarorako zuaz?

TOBA: Eztakit. Komeni aiña. (Joaten da. Ondoren, Izar'en kiñu bateri jarraituz, Pelik urtengo dau bere bidean.)

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970