Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

VIII

 

IZAR bakarrik

 

IZAR: (Minduta.) Zegaitik agertu ete naz ain gordin eta ain zital? Zegaitik ain ume ta ain argal, eta ain sentzunbako? Zer lortu dot? Len baiño itsuago geratzea. Len baiño ertsiago. Eta nire itzala illundu, ta nire bizia garraztu, ta nire miña sakondu. Eta nire izatea zimeldu... zimeldu! Lengo bizimoduari eutsi nairik ba nebilken antzera, gorrotatu eta baztertu neban bizi-bide lizunaren billa ba nebillen antzera. Asarrez edo barru txikiz, gorrotoz edo iguiñez, bengantzaz edo zitalkeriz ba nebillen lez. P... zaar bat lez geratu naz, ain zuzen be amatasunaren indarrez jokatzen nabillenean, mundu zikin baten gorrotoz nabillenean! Amar urteko jasoaldi eutsi eziñari, indar barri bat emon nairik nabillenean! Kontzienzi barri batez indartu gurarik diardudanean! (Mai baten gaiñean okertzen da, negarti.)

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970