Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

III

 

IZAR, PELI eta KAPI

 

KAPI: (Agertuaz zatera.) Puentea ez dago emen, pilotoa.

PELI: Kapitana be ez dago puentean.

KAPI: Arrotu egiten zarie danok emakumien aurrean.

PELI: Parkatu. Poliziaren agindu bat dago.

KAPI: Emen ez dago beste poliziarik ni baiño.

IZAR: Ori be izan lei emakume aurreko gangarkeria.

KAPI: Barruko nortasunari buraz nabil.

IZAR: Emakume atsegiñen aurrean.

KAPI: Ba! Zer nai dau poliziak?

PELI: Poliziaren guraririk eta asmorik iñok ez dau jakiten.

IZAR: Emakume atsegiñak bai, iñoiz.

KAPI: Zer jakin lei emakume saldu batek?

IZAR: Zer gorde lei odola bero ta kaskarra itsu, diruz eta lotsaz salduta, emakumiekaz batzen dan gizon batek?

KAPI: Ta berak? Emakumeak?

IZAR: Zer gorde lei, berak gorde bear leukena eskintzen datorren gizonak?

KAPI: Betikoa! Andrak, ikutu eziñak. Martiriak. Garbiak! Gizonak: ostikolariak. Diabruak. Baltzak! Peli! Zer egingo zenduke zuk emakume... alai batek zirikatuko ba zinduz?

PELI: Kapitana, puentean polizi bat dago.

KAPI: Nire baimen barik polizirik ezin lei sartu puentean.

PELI: Kapitana, puentean dagon poliziak zure baimenik ez ba dau be, artu egiten dau.

KAPI: Itxasoetako legearen aurka dabil. Kanpora jaurtiko dot.

IZAR: (Burlaz.) Kukurruku!

PELI: Kapitanen andrak beti sartu izan dira puentean, iñori baimenik eskatu barik. Eta sartuko.

IZAR: Ekatzu bosteko ori.

KAPI: Ilgora ala ilbera da gaur? Argi itz egin daigun. Zeiñen agindua dago? Nire emaztearena ala poliziarena?

IZAR: Zure emaztea polizia da seguritik. Zurea beintzat.

KAPI: Baiña polizia ez da nire emaztea. Jakin? Esan, zeiñen agindua?

PELI: Poliziarena.

KAPI: Zer diño?

PELI: Agindu barri arte ez urteteko.

KAPI: Orrek esan nai dau zerbait dagola barruan. Umekeriren bat bear ba da. Libertadea dagola? Nun, zetan eta zetako? Bildurra dago emen, eta besterik ez. Itxasoa igaro bear leukie danak, zerbait ikasteko. Biziten beintzat eta iñori jaraminik ez egiten. Peli, ezer igarri dozu?Begiratu lenbailen polizoirik ba ete datorren. Edo kontrabandorik.

IZAR: Zer da kontrabandoa gaur?

KAPI: Onena, andre atsegiña. Ez zenkien?

IZAR: Kapela orren biserak ez dautzu eder asko ikusten lagaten.

KAPI: (PELI'ri.) Guazen, guazen lenbailen.

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970