Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

I

 

TOBA, KAPI eta IZAR

 

(Kafetetxearen egal baten, TOBA eta KAPI. Beste egalean, bakarrik, IZAR.)

 

TOBA: Ez zara aspertu?

KAPI: Ez. Nun ementxe baiño obeto?

TOBA: Illebete erbestean egin, egun birako etorri, ta kafetetxean baiño obeto ez zagoze iñun.

KAPI: Munduko barri geiegi dakigulako.

TOBA: Zuen emazteak ez. Zuena or dago: etxea ta kafetetxea, edo kafetetxea ta etxea. Beti aterpean, nai ta eguzki galdatan ondartzetarako edo ibilteko giro obea egon.

KAPI: Itxasoetan oitu gara, bare nai ekaitzetan gure «puentean» egoten.

TOBA: Egia esan, ni itxastar batekin ezkondu nitzan aita itxastarra zalako. Ta zaarraguak be bai.

KAPI: Endaz.

TOBA: Ori. Baiña ilusiñoirik ez dot indartu.

KAPI: Ez ukatu. Zure ilusiñoia bete zendun, itxastar batekin ezkontzea besterik ez zalako.

TOBA: Ezkontzea da bat eta bizitzea bestea.

KAPI: Orretarako ilusiño bi artu bear zenduzan. Eta itxastarren artean obeto aukeratu, lenengo era ta aukereakin konpondu barik.

TOBA: Bai gaur beste jakin ba neu.

KAPI: Itxastarren esaera da, ariñegi dabillenak, kaieko ormak jo ta muturra apurtuta gelditzen dala. Ta dirudianez, legorrean be ori gertatzen da.

TOBA: Ezkontzetan bai.

KAPI: Orra. Zuk esan ezkero, ala izango da. Amen.

TOBA: (Tarteka tarteka Izar'eri begira igarriko da, ta misterioz.) Ez begiratu, baiña egalean dagon emakumea, zuri begira dabil tarterik tarte.

KAPI: Arrain gaiztoen bat al da?

TOBA: Itxuretan.

KAPI: Orrela dala, niri ez. Ba dakie nik apaixurik botaten ez dakidala.

TOBA: Ikusi bear.

KAPI: Ez dautsedela, beintzat.

TOBA: Esaera bat izan lei. Arraiña txartaka dabillenean be bai?

KAPI: Ori be?

TOBA: Ezin lei ezer esan?

KAPI: Ondo pentsatuta.

TOBA: Berezkorik ez? Ba!

KAPI: Lagaten daustazuz bost minutu, bakarrik, etxera natorrenetan?

TOBA: Barriro zuri begira dago.

KAPI: Beste bein minduten ba nazu, kiñu egingo dautsat.

TOBA: Kiñu bakoitzeko nik jakingo neuke zer egin.

KAPI: Ez nekien adardun andrea artu nebanik. (Disimuluz beste aldera begira.) Oi! Izar da. Agurtzera nua.

TOBA: Zein Izar? Ta agurtzera?

KAPI: Zegaitik ez?

TOBA: Bera lez andrea naiz ni be.

KAPI: Zegaitik diñozu?

TOBA: Ainbeste ezaguera ba dozu, bera be etorri lei biok agurtuten.

KAPI: Itxasotako kapitanak, galoiak eukiarren, ez gara silloietan gelditzen iñoren agurrak artzen.

TOBA: Geldi oraingoz.

KAPI: Zer dala ta?

TOBA: Txori kuma bat jausi da.

KAPI: Nun?

TOBA: Ez begiratu. Peli pilotoa sartu da sarean.

KAPI: Nire pilotoa?

TOBA: Alkarren barri jakingo dozue. Bestela lotsatuko zan, egaletara obeto begiratu.

KAPI: Barru zital eta txarreko zarie andrak..., itz garratz eta gordiñago bat ez esateagaitik. Ustelak! Sagar ustelak! Gaiñea itxuratsu ta miña ustel!

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970