Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

X

 

IZAR, PELI, KAPI eta TOBA

 

(KAPI eta TOBA ate aurrean agertzen dira.)

 

KAPI: Peli!

PELI: (Lotsakor.) Deitu bear zendun.

KAPI: Kafetetxe baten zagoz.

PELI: Egia. Parkatu.

KAPI: Ba dakizu etzi urten bear dogula?

PELI: Ez.

KAPI: Agurtzen ez zarie ibilli?

TOBA: (Burlaz.) Barkuko lesiñoiak barriztatzen.

PELI: Ez barkoan eta ez kalean ez naiz oraindik saldu. Ez daukat ukatzeko.

IZAR: (Garratz.) Eta nik ezin nei ori esan. (KAPI'ri.) Eta segurutik zuk be ez. (TOBA'ri.) Eta zuk gitxiago. Besterik agertzen ausartuten zarie? Ukatuten ausartu? Peli! Zelan bizi ziñei gizarte onetan? Esaidazu. Ez lotsatu. Itz egin egidazu. Nun da nire alaba?

PELI: Ez dakit.

IZAR: Ez ukatu. Nok artu eban nire alaba?

PELI: Ori laster jakingo dot.

IZAR: Maitien dozunarren! Jakin eta agertu lenbailen.

PELI: Agertuko dautzut. Baiña aurrez ziur jakin bear dot.

IZAR: Esan! Zer dakizu? Dakizuna erakutsi, mesedez!

PELI: Gizarteko pekatua da berba erdika bat entzun orduko, biribiltzea ta zabaltzea.

KAPI: Ortik libre dagona...

PELI: Ez nauke nai guzurrik zabaldu gai onetan.

IZAR: Keixu nago, Peli. Ainbat ariñen, Mesedez!

PELI: Zuretzako mesedea izan lei besteren kaltez. Ziatz jakitean esango dautzut.

IZAR: Benetan, Peli? Esperantzatan zagoz?

PELI: Aaztu baiño len. Telegrama bat daukat zuretzat. Kapi.

IZAR: Telegrama bat orain be?

PELI: Kapitanarentzat.

IZAR: Telegrama bat... Ez egidazu gogoratu. Ez! Ez! Zegaitik dator ori? Zer esan eta agertu nai orrekin? Barkoan... telegramea ...! Alaba il da! Ori da gogoratu nai dozun telegrama?

PELI: Ez alperrik estutu ta negarrik egin. Gaur artu dot bat kapitanarentzat. Kapitanarentzat.

IZAR: Baiña niretzat, telegramea... (Negarrez.) Zegaitik ezin zeinkean izan nire alaba il zana?

 

OYALA

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970