Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

I

 

KAPI eta IZAR

 

(Itxasontzi andi baten «puentearen» inguruan, jarrileku luze bat daga, esku-bandarako bitarte bat utziaz. Kapitana, bere jantzi ta kapelakin, batetik bestera dabil, tarterik tarte, inguruei begira. IZAR esku bandan dago, itxasora begira.)

 

IZAR: (KAPI agertu orduko.) Bilbo begien aurretik kentzeko garretan nago.

KAPI: Len etorteko keixu ziñan.

IZAR: Miña barritzea besterik ez dot lortu.

KAPI: Ezin giñei urten oraindik.

IZAR: Zeri itxaroten dautsagu? Barakaldoko keien lurrunak eztarria urratuten dauste.

KAPI: Beste aldean, itxas zabalera begira, bularrak otzituko yatzuz.

IZAR: Eztula datorkit emen.

KAPI: Itxasoan ez dau iñor amorrazi ta molestaten eztul batek. (Eskutaten da.)

IZAR: Asi gara! Itxasoa ez dau ezek eteten! Itxasoa ez dau iñok gelditzen! itxasoak ez dauka iñoren lotsarik! Itxasoak gizonak gizondu egiten ditu! Itxasoa ez dau eztul batek jaikiko. Zorioneko itxasoa! Baiña itxasoan be negar egiten da. Itxasoan be kezkak sortuten dira. Itxasoa be gordiña da. Itxasoa be lapurra da. ltxasoak... ez dauka odolik! (KAPI agertzen da.)

IZAR: Itxasoaren aurka nebillen oraintxe.

KAPI: Bildurtien zeregiña da. Txindurriak be mendian aurka ibilten ei dira.

IZAR: Eta saguak be mendiak arrakalatu el dituez iñoiz. Baiña ni ez nitzan gogoratzen bildurrarekin.

KAPI: Bildurrarekin ez da gogoratzen. Bildurra bizi egiten da. Bildurra. Igarri barik. albotik kendu ezin dan emazte prakadun txatxalea izaten da.

IZAR: Edo adurra dariola dabillen mutil lizuna, ez?

KAPI: Nik esan dodana ziurrago. (Eskutaten da.)

IZAR: Orra! Nik eztakit zek egiten daben. Baiña gizonak, kapela jantzi orduko, asmakizun eta idea laburragoak eukiten ditu. Ez dakit zegaitik. Aizea falta, nasaitasuna falta... Kapelea txonil bat lez da. Presiñoia egiten daben maillu bat lez. Kapelearen idea sartu bear nai ta ez. Bakoitzan garaun eta gogoaren izatea estutu egiten dabela dirudi. Ta zer da kapitan bat kapeleagaz? (Destaintsu, kapitan batek emon leikezan aginduen izekaz.) Aurrera! Atzera! Ezkerrera! Baborrera! Eskumara! Estriborrera! Kontuz koastarekin! Amure txikotari! Arlankea bota!... Beti bardin! Robot bat! Irribarrerik ez daukan robot bat! Biotzik ez daukan robot bat. Aizeagaz batera dabillen txorimalu bat! (KAPI agertzen da.)

IZAR: Barriro zatoz?

KAPI: Ba nabil.

IZAR: Zeren billa?

KAPI: Ziur ez dakit. Egalei begira. Gure zeregiña da.

IZAR: (KAPI'ri kapela kenduaz.) Izerdi larregi batzen dautzu kapela onek.

KAPI: Ekatzu.

IZAR: Itxaron.

KAPI: Ezin nei.

IZAR: Gatz eta grazi guztia galtzen dozue kapelarekin. Eztaukazu begi onik, ez dakizu ozkirririk eragiten, ez daustazu nortasunik, ez daukazu edertasunaren garrik...

KAPI: Edan egin dozu?

IZAR: Itxastarrak baiño whisky geiago iñok ez dau edaten.

KAPI: Baiña itxasoaren gatzak urtu egiten dau alkoolaren espiritua, iñok igarri barik.

IZAR: Itz egin daigun. Euskaldun kapitan arlote ta erromantikuen erara. Zegaitik da Bilboko ibaia ain zatarra?

KAPI: Ez dozu esan Barakaldotik botaten dautselako kedarra?

IZAR: Barakaldon artu neban nik bizitzaren giarra

KAPI: Eta Bilbon galdu nortasunaren izarra.

IZAR: Nik baiño leenago bota eban besteren batek lotsaren ondarra.

KAPI: Ekatzu. Keixu nabil. Otz daukat kaskarra.

IZAR: Zoaz. Gaur oker dabiltzu adarra. (KAPI juaten da.) Asmo bat. Idea bat. Bertsolariak zelan jokatuko ete leuke uniforme ta kapela jantzita? Akerra... okerra... ederra... igerra... Gatzik eukiko ete leuke ta bertsorik osotu? Eta zeiñek entzun?

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970