Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970

 

V

 

IZAR bakarrik

 

IZAR: (Deiezka.) Toba! Toba! Zer esan nai dozu orrekin? Egia itto egin bear dodala? Gaurko gizartearen errazoietan zu be? Indarraren errazoiarekin? Zer? Zer adierazi nai dozu? lengoa bastertu, lengoa estaldu ta etorkizuna ezetsi, etorkizuna guzurretan agurtu bear dodala, odol eta sentzun bako momia bat ba nitzaken antzera? Eta mututu bear nazala, ez onez, indarrez baiño? Eta nire biotzaren odola sikatu bear dodala, eta nire izatea bera urdindu bear dodala, eta baltza zuri ikusi eta agertu bear dodala? Ez dozu lortuko. Ezegaitik be ez dozu lortuko! Gosetan biziten Ikasi neban eta negarretan kantaten. Lizunean zimeldu nintzan, baiña ba dakit ederra nun dagon. Griñetan moskortu nitzan, baiña ba dakit nortasuna zer dan. Eta itxasoak, sakon sakona izan da be, ez nau mututuko. Eta itxasoak, iruntsiko ba ninduke be, olatuen orruak zure belarrietan min egingo leukie sakada bakoitzean, eta olatuen apar zuria bera, zuretzat, odol gorridun zauri mintsu biurtuko litzake; ta olatuen lurruna bera, zuretzat, ittoko zendukezan arnasa larri ta estu. Ez dozu lortuko. Ez! Ez!! (Zutik gelditzen da, arro, itsutasunaren eta barruko berotasunaren garrez.)

 

Lurrunpean, Agustin Zubikarai
Egan, 1/3-1970, 1/3-1970