Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AURRENEKO AGERALDIA

 

APALLU, gero EZTI

 

APALLU amogintzako aulkian exerita amugiten. An inguruan dan pelota-tokian jotzen dituzten txaloak entzungo dira noiztikpeñean. Pelota-jokoan egiten diran tantoen berri enmango duen abotsa ere bai. Abots zoli batek, tantotik tantora, onela adierazten joango da: Sakiak bat, errestuak bat ez, jaunak! Au da: sakia jotzalleak zenbat tanto dituan eta errestuak zenbat dauzkazen esaten joan bear du, pelota-jokoa benetan ikusten balu bezela. Era berean, goxotegian abesti ikasketan bost xei mutiko. Entzungo dan abestia:

 

                «Aurtxo txikia seaskan dago

                zapi txuritan txit bero.

                Amonak dio, ene potxolo,

                arren, egizu lo-lo.

 

                Txakur aundia etorriko da

                ezpadezu aguro eiten lo.

                Orrengatik ba, ene potxolo,

                arren, egizu lo-lo...»

 

(EZTI Abestiaren erdi-aldean goxotegitik irten eta oinpuntetan Apallugana atzeko aldetik joan eta sorbaldan goxo-goxo joaz mallu takatekorik ez ateratzeko adieraziko dio eskuz, aurtxoa lo balegoke bezela.)

 

APALLU: (Arriturik.) Zer? Zer gertatzen dek?

EZTI: (Ixiltzeko adieraziz.) Xiiiiiii!!!

 

(Gero abestiak txoraturik baleuka bezela eskuak biotzera eraman eta buruaz goxotegiko abeslariak zuzenduko ditu. Eta abestia bukatzean, goxotegiko atera joan eta APALLU'ri zuzenduaz, besoak zabaldu ta buru-gerriak makurturik agur egiten dio. Beriala goxotegira sartuaz.)

 

(APALLU Isekazko parrea egiñik, burutik ondo eztala adierasiko du.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957