Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

LAUGARREN AGERALDIA

 

APALLU ta gero EZTI ta ELIZ-KANTARIAK

 

(Lenengo ageraldian bezela emen ere APALLU bakarrik agertuko da, txalo ta abotsak entzuten dirala. Goxotegian «Noche de Dios» izenaz ezagutzen dan abestia «ao-itxian» entzungo da mutiko batzuek abestuta.)

 

APALLU: (Abestiaren amar-bat konpas entzutean oso takateko aundian aterako ditu malluz bere arugintzako aulki gañean.) Onela, abestia ixiltzen da ta, beta ere geratu.

EZTI: (Goxotegitik irtenaz larriturik APALLU'ri.) Zer da? Zer gertatzen da?

APALLU: (Itzik erantzun gabe ta kiñuz eztakiala ezer adierazten dio.)

EZTI: (Gaiztoz APALLU'k egin duala igarri ta buruari eragiñaz goxotegira joaten da.

APALLU: (Bere artean parrez. Goxotegian lengo abestia lengo orara berriz ere. Oraingoan ots aundiagoak ateratzen ditu abestiaren zortzi konpas entzun orduko, gero ixilduz.)

EZTI: (Berriz ere larriturik irtenaz.) Zer da? Zer gertatzen da? Esan zadazu?

APALLU: Ezer ez.

EZTI: Ezer ez? Eta zer ziran ots oiek? Gorra naizala uste al dezu?

APALLU: (Ezer ezpalaki bezela sorbaldak jasotzen ditu.)

EZTI: Mututu orain?

APALLU: (Sorbalda jaso berriz oro.)

EZTI: (Goxotegira joaten da.)

APALLU: (Bere artean parrez.)

EZTI: (Goxotegitik irten eta barrengo abeslariei asteko kiñua eman eta lengo abestia entzungo da. Oraingo aldian atez kanpotik zuzenduko du, oso biotz-beratzen duala dieraziz, zuzentzen dan bitartean.)

APALLU: Abestia bukatu arte ixilik eta geldirik.

EZTI: (Poz-pozez.) Ederki! Bikain!

APALLU: A zer nolako abestia ori! (Isekaz.) Mutu-abestia! Oraindik olakorik!!!

EZTI: Abesti exkaxa ori?

APALLU: Exkaxenetakoa. Ori eztek abestia ta ez ezer.

EZTI: Apallu, ori ere esan? Zuk eztakizu abesti ona zer dan?

APALLU: Nik jakin ez?

EZTI: Ez, Apallu, ez. Mundu guzian zabaldua dan Gabon-abestia dezu ori.

APALLU: Gabon-abestia ori? Umeak lotaratzeko abestia dek ori; ez Gabon-abestia.

EZTI: (Pos-pozez.) Jakiña dezu ba: umeak, aurtxoai, lo arazten dien abestia. Aurtxoaren eguna degu Gabon edo Eguarri, Jarri zaite, gogoz edo adimenez, abesti goxo orren egatan. Jun zaitez Belen'go Estalpetxora gero. An arkituko dezu abesti orren muña Antxen Aurtxo-Jaungoikoa. Bere Ama ta Aita-orde, Jose Doatsua; antxen, baita ere, asto ta idia, Aurtxo jaio-berria dagon askatxo inguruan, otzitu eztedin, arnasaz berotzen; antxen millaka aingeru ere. Aurtxo inguruan guziak. Zer nai dezu besterik, Aurtxoarentzat, aurren abesti goxo ta maitasunezko biotz bero izan ezik?

APALLU: Eztizkiat nik Gabon eta Eguarriak orrela ikusten. Alai ikusten dizkiat. Pekatuzko kategogorrak apurtzeko, ta askatasuna pekatario dakarkian Jaungoiko-Semearen jaiotza eguna, pozezkoa izan bear dik gure artean. Pozezkoak egun ontako abestiak ere; lotarazitzekoak ez; esnaraztekoak baizik: alaiak. (Bere aulkitik jaiki ta «La Pastorala» deritzan mezako zatia abesten asten da:)

«Qui sedes ad désteram Patris

miserere nobis. (Bita» au dana.)

EZTI: (Pos-pozez laguntzen dio abesten erdi dantzan zuzentzen duala.)

APALLU: Ikustek?

EZTI: Badaukat nik Meza au. Beriala entzungo dezu. (Goxotegira joaten da-ta, beriala abots zoli batez:) «Gloria in excelsis Deo».

ABESLARIAK: Et in terra pax hominibus... (La Pastoralakoa.)

APALLU: Kukurrukuuuuuu!!!

ABESLARIAK: (Ixiltzen dira.)

EZTI: (Pos-pozez.) Zuk egin dezu, Apallu?

APALLU: Bai.

EZTI: Bikain! Ori da etorria dezuna! Gu emen ibiltzen gera zerbait asmatu nairik eta beti, poto! Ezer berririk atera ezin. Eta zuk, bat-batean, taka!! Kukurrukua bota. Gau-erdiko Mezatan botako al zenuke?

APALLU: Bota ez?

EZTI: Bai? Au poza.

APALLU: Bai nai badek: naidekan beste kukurruku bota ere.

EZTI: Ederki. Ea, orduan, berriz botatzen dezun. Bota!

APALLU: Kukurrukuuuuuu!!!

EZTI: Ederki, baña, lengoa bezin ondo ez. Apur bat luxetxoago bota bear dezu. Bota zazu berriz: bota!

APALLU: Kukurrukuuuuuu!!!

EZTI: (Poz-pozez.) Kukurrukuuuuuu!!!! Bikain, Apallu.

APALLU: Eta, Erretore jaunak utziko al dizkigu kukurrukuak botatzen eleizan?

EZTI: Utziko eztizkigu ba? Ollarraren Mezatan, kukurrukua naita-naiezkoa da; bestela elitzateke ollarraren meza izango.

APALLU: Orrela badek, konponduko aiz jaun Erretorarekin.

EZTi: Bai, bai; ezazu kezkarik izan. Eta, orain, mutiko ta guzti saio txiki bat. (Goxotegikoai ots-egiñaz.) Mutillak!! Irten kalera.

ABESLARIAK: (Sei mutil koskor agertuko dira. Goxotegian Ezti'ren ixilik azukre edo beste gosokiak janaz ibili diran bezela, beren españak igurtziz eta Ezti'ri arpegi emateko bildurrez, eskutuka ta noizik beinka jendeak ikusteko eran goxoak janaz.)

EZTI: Len asiera eman diogun «Gloria» abestu bear degu. Ondo baña abestu e? Gaurko Ollarraren-Meza, egundoko meza izan bear du. Nik apaizaren ordez lenengo «Gloria» botako det eta gero zuk, Apallu, bota kukurrukua. Ea, ba, nola asiera ematen diogun. (Besoak zabalduaz.) «Gloria in excelsis Deo».

APALLU: Kukurru... (Oso parregarri bota ezinda geratzen da.)

ABESLARIAK: (Sekulako ixkamillaz parrez ekitzen diote.)

EZTI: (Arriturik.) Zer gertatu zaizu?

APALLU: Kukurrukua botatzen asi ta kukurrukuak irten. Baña ez adi estutu. Ollarraren Mezatara, kukurruku botatzeko eran joango nak eta ollarrik onenak bezin kukurruko zolia botako diat.

EZTI: Bajaundeizula!

MUTIKO I°: Kukurrukoaz eztaukagu guk emen ezer; goxoak bear ditugu orain.

MUTIKO 2°: Bai, goxoak.

EZTI: Gero: emendik orduerdi barru etorri zaitezte, ta egiñak izango ditut.

MUTIKO 3°: Gezurrik ez gero?

EZTI: Ez, mutil, ez. Oraiñartekorik goxoenak egingo dizkitzuet. Nere kontu.

MUTIKO 2°: Baguaz orduan.

MUTIKO 3°: Emen gera aurki. (Joaten dira.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957