Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMABIGARREN AGERALDIA

 

PERU ta MARIXA

 

MARIXA: (Basarritar jantzian, bere buruko pañuelo ta guzti. Besotik zintzilik eramaten dan otarra beltza, dakarki. Oso aserre ta atzera begiraka.) Mugitu adi, gizona: mugitu.

PERU: (Bere blus-beltza, abarka ta eskuko makilla duela.) Emakuamea...

MARIXA: Ezta arri alperra baintz ere. Teinkadaka ibilli bear beti. Ordu guztiak berdiñak izatea ere beti.

PERU: Bakerik ez ote diñagu bear? Gabon-eguna, pake eguna den ba?

MARIXA: Ederki esango ziguk. Ordu ederrian dakarkigula Gabonerregalua.

PERU: Ortaz ez adi estutu. Artzea danean, beti izaten den ordu ona.

MARIXA: Bai ik uste.

PERU: Ikusiko den. (Jotzen du tinbrea.)

MARIXA: Etzekiat iñor arkituko degun.

PERU: Psa...! Berentzat kalte.

MARIXA: Eta, guretzat ere bai.

PERU: (Jotzen du tinbrea berriz ere.)

MARIXA: Auxe bear genukek orain; iñor ez arkitzea. Eta guzia, pixkabat lentxiago etxetik ez irtetzearren.

PERU: Ea, ba, zer egingo degun. Abereentzako bazka egin gabe ezingo giñan etorri.

MARIXA: Zergatik ez? Utzi egin bear danean, utzi egin bear dek. Ago orain, datorren urteko Gabonak arte.

PERU: Datorren urteko Gabonak arte emen, ate onduan?

MARIXA: Baita zerean ere.

PERU: Etzekiñat ba.

MARIXA: Buru ori geiago askatzen ezpadek eztek jakingo asko, ez. Urte guzian egun onen zai egon eta auxe azkenean.

PERU: (Irri-parrez.) Nagusiaren etxeko txokolatea jan gabe itzuli bear etxera, nere emaztetxoa.

MARIXA: Etzeukat mariatzeko gogorik.

PERU: Txokolatea artzekoa bai, noski.

MARIXA: Txokolatea naikoa izango diagu aurtengo neguan, erretellarik ezpaziguk egiten.

PERU: (Konturatuaz.) Aaaa! Errazoia den. Enitunan gogoratzen.

MARIXA: Ordua uan ba, kaskar ori askatzeko. Ea noiz izango degun berriz nagusiarekin itz egiteko aukera.

PERU: Jaiak igarotakoan etorri bear berriz.

MARIXA: Eta kapoia?

PERU: Gurekin etxera eramatea berriz.

MARIXA: Etxera? Ez, ez, ez; len ere naikoa kosta zaiguk eta eniak ni berriz kastorik egitera.

PERU: Eta erretilla?

MARIXA: Bai naibadik! Iru-lau egun auetan kapoi onek jan dizkigunak jan eta nik berriz etxera eraman? Ez, ez, ez; etzeukat bildur aundirik.

PERU: Ezti'ri edo, Apallu'ri utzi bearko dizkiogu.

MARIXA: Eniak ni beintzat, kapoirik etxera eramatera, iltze bat gertare. Ezti ordan begira zak.

PERU: (Goxotegiko ate aurrera joanaz.) Ezti! Ezti!

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957